Kudeaketa politika

Data: 2015 martxoa

Ber:05

Sakanako Mankomunitatearen KUDEAKETA POLITIKA ondorengo funtsezko irizpideetan oinarritzen da:

  • UNE-EN-ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001 arauetan eta EFQM ereduan oinarrituriko kudeaketa sistema eratu eta mantentzea.
  • Bezeroen eta erabiltzaileen nahiak eta espektatibak ezagutzea, haien satisfazioa lortzeko.
  • Bezeroen eta erabiltzailearen satisfazioa lortzeko baliabideak eta bitartekoak sustatzea.
  • Entitateak egiten dituen jarduera eta zerbitzuei aplikagarri diren legezko eta arauzko baldintzak ezagutzea, hauek betetzearen konpromezua hartzea eta baldintza horiek kudeaketa sisteman ezartzea.
  • Entitateak aurrera egiteko hobekuntza beharren azterketa eta balorazioa.
  • Entitateko langileen garapena eta hobekuntza.
  • Entitateak antolatzen dituen jarduerak etengabe hobetzen joatea.
  • Jasotzen diren hondakinen birziklatzea hobetzen joatea.
  • Ur zerbitzuan erregistratu eta fakturatzen den ur diferentzia murriztea.
  • Ahal den neurrian bulegoan sortzen den papera guxitzea.
  • Sortzen diren hondakinak behar bezala bereiztea.
  • Argindar kontsumoa ahal den efizienteen izatea.
  • Lan arriskuen prebentzio kudeaketaren helburu nagusia, langileen osasunari kalteak ekiditea da
  • Arriskuen deuseztapena
  • Ikerketa burutuko da langileen osasunaren kalteak edota inolako gertakaririk gertatuz gero, getakai horietatik ikasi eta neurriak hartuko dira berriz gerta ez daitezen.
  • Langileen osasun egoeraren zaintza jarraia, lan-munduko jatorria duen edozein kalte ekiditzea.
  • Entitateak egiten dituen jarduera eta zerbitzuei aplikagarri diren legezko eta arauzko baldintzak ezagutzea, hauek betetzearen konpromezua hartzea eta baldintza horiek kudeaketa sisteman ezartzea.
  • Hobekuntza Segurtasun eta Osasun Laneko jardueratan
  • Antolakuntzako pertsona orori jakinarazten zaio, hierarkia lerroaren bidez zabaltzen da.
  • Aldizkako berrikuspena, enpresaren errealitateari zuzentasunez erantzun eta indarrean dagoela ziurtatzeko.

Gidaliburu honetan definitu eta ezartzen den kudeaketa politika, gerentearen ustez:

  • Koherentea da entitateak etorkizunari begira duen estrategiarekin.
  • Kudeaketaren helburuak berrikusi eta ezartzeko erreferentziazko markoa eskaintzen du.
  • Kudeaketa Sistemak ezarritako baldintzak betetzeko konpromisoa mantenduko du eta eraginkortasuna etengabe hobetu.
  • Entitate osoak ezagutu, ulertu eta bere gain hartzen du.
  • Gerenteak kalitatea zaintzeko eta baliabide egokiak eskaintzeko duen konpromisoa berresten du.
  • Lan arriskuen prebentzioa, guztion eta antolakuntzako pertsona bakoitzaren zeregina da. Pertsona bakoitzak bere jokabidearekin, eragin dakiokeen arriskuak ekidin eta dauden arriskuen berri eman beharoko du hauek deuseztatu, murriztu edota kontrolpean eduki ahal izateko.
  • Lan arriskuen prebentzio kudeaketaren oinarrizko laguntza moduan, enpresak Prebentzio Zerbitzua sortu du. Zuendaritzaren aholkulari gisa lan egindo du. Lan arrriskuen prebentziorako baliabide teknikoak eskaini, erabakiak hartzeko informazioa erraztu eta lan arriskuak gutxitzeko, antolakuntzak bideratutako ekintzak babestuko ditu.
  • Gure entitateak, lan arriskuen maila guztietan konpromisoa hartua du. Hori del eta, lan arriskuen prebentzio kudeaketa sistema eratzen duen Prebentzio Plana ezarri eta mantentzen du.

Lan arriskuen prebentzio kudeaketaren helburu nagusia, langileen osasunari kalteak ekiditea da. Horretarako, kudeaketa etangabeko- hobekuntzaren baitan dago, helburu hau lortzea erraztuko duen antolakuntza eta aurrerapen tekniko guztiak gehitu nahi dira. Zuzendaritza, helburu hau betetzeko beharrezkoak diren baliabideez hornitu da.