Maria Markotegi sariak

January 10, 2017

Berriz ere Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea ireki da; aurten, martxoaren 17an bukatuko da. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek ilustrazioa, poesia, komikigintza eta narrazio laburra ikasleen artean sustatzeko helburua dute.

Ilustrazio saila lehen hezkuntzako txikienei zuzendua dago. Angel Lertxundiren bi ipuin ilustratu beharko dituzte partaideek. 1. eta 2. mailakoek Domingo Gorringo pirata ipuina landu beharko dute eta 3. eta 4. mailakoek Elefantitare ipuina ilustratu beharko dute. Ilustrazioak, bakarka eginak, A4 formatudun orrietan egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira eta ikasle bakoitzak, gehienez ere, lan bat aurkez dezake.

Poesia, komikia eta narrazio laburra sailetan honako kategoria hauek bereiziko dira:

  • LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena.
  • DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena.
  • DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.
  • Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena.

Lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira. Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira eta aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira. Sakanako Mankomunitateak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, paperean zein webgunean, betiere egilearen izena adieraziz.

Oinarriak:


<< atzera