Sakana2020 · Telekomunikazioen hobekuntza

May 13, 2016

Sakana2020 Plan Estrategikoaren baitan, poligonoetako eta orokorrean herritarren telekomunikazioen hobekuntza lehentasun bat da. 2016 Akzio Plana egituratzean, Garapen Agentziak bi motatako ekintzak abiatu ditu: batetik, Sakanako azpiegituren promozioa egiteko aukerak aztertzen ari da, bestalde, Nafarroako Gobernuarekin lehengo bilera egin da gai honen inguruko ekintza zehatzak koordinatzeko.

Egun Sakanan zuntz linea desberdinak daude Telefonica, Adif eta antzeko enpresak dira hauen jabe. Zuntz hori erabilgarri dago ordaindu ezkero. Bestalde, Nafarroako Gobernua Irurtzun eta Lekunberriko poligonoetara zuntza eramatea proiektatzen ari da.

Sakanako Garapen Agentziak Guifinet Fundazioarekin elkarlanerako lerro bat ireki du izen bereko proiektuaren inguruan. Fundazioarekin elkarlanaren ondorioz, telekomunikazioen ordenantza eredu bat lortu da herrietarako, zeinak, ohiko komunikazioetarako  atzipen librea bermatzen duen. Bi entitateen artean hitzarmen bat sinatuko da aurki, Sakanara banda zabala ekartzeko aukera desberdinak aztertzeko epe motzera, ertainera eta luzera begira.

Elkarlan horren baitan Guifinet Fundazioko kide bat etorriko da Sakanara maiatzaren 17tik 19ra. Maiatzaren 17an arratsaldeko 17:30etan Sakanako Mankomunitateko egoitzan Guifinet proiektuaren aurkezpen ireki bat eginen da proiektuaren nondik norakoak ezagutu nahi dituen ororentzat.

fibra

Sare sozialetara gehitu

<< atzera