Sakanako elurraren eguna

January 20, 2017

Eguna zehazteko dagoen arren, eskiaren eguna antolatu da Urbasan eta nahikoa elur egiten duenetik ospatuko da. Ipar eski eta erraketa ibilbidea, musher edo lera-txakur erakustaldia, norbere aburuz aritzeko aukera argazkitan, pasioan, trineoan… Autobus zerbitzua goiz osoan zehar izango da. Interesa duenak izena eman dezake Sakanako Mankomunitatean (T.948464866 edo kirolak@sakana-mank.eus)

Materiala alokatu behar izatekotan Tolosako Oargi Mendi Elkartean (T.943675612) edo Iruñeko Basati Kirolak-en (T.948212345) egin dezakezue.

Ekimena Sakanako Mankomunitateak antolatu du eta Navarmushing Lera-txakur Kluba, Urbasa-Andia Ipar Eski Lagunak, Altsasuko Mendigoizaleak, Sakanako Turismoa eta Nafarroako Gobernua laguntzaile izan dituelarik.

elurbusa_EUS

Sare sozialetara gehitu

<< atzera