Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako Garapen Agentziak eta Nasuvinsa-k akordioa sinatu dute

2015 urtean zehar landuko den proiektuak, NASUVINSAk zoru eta poligono industrialen inguruan landutako Geografia Informazio Sistemen datu basea izango du oinarri.

Oinarrizko informazio horren gainean, Sakanako Garapen Agentziak, lurraldean zehar informazio bilketa eta eguneratzea eginen du, egun dauden ekimen industrial guztien identifikazio eta karakterizazioa eginaz. Horrez gain, hutsik dauden zoru eta eraikin industrialen identifikazioa ahalbidetuko du, Sakanan ezartzeko interesa duten enpresei informazio baliagarria eskura jarriz. Aipatu ekimen hau, Sakanako Plan Estrategikoan lehentasunezko ekintza bezala adostu zen eta bertan barnebildutako beste hainbat ekimen bezala eragile ezberdinen arteko elkarlanak ahalbidetuko du.

Adostutako akordioaren baitan NASUVINSAk, web bidezko aplikazio baten bidez zoru eta aktibitate industrialaren inguruko informazio guztia Sakanako Garapen Agentziaren eskura jarriko du. Datuen eskuragarritasuna telefono mugikor edo tablet moduko gailuen bidez izango da eta Sakanako Mankomunitatean bildutako herrietara mugatuko da lehen fase honetan: Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Ergoiena, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Arakil eta Irurtzun.

Akordioaren iraupena proiektu pilotua bukatu artean izango da eta datu bilketa 2015eko bigarren hiruhilekoan hastea aurreikusten da.

NASUVINSA - SAKANA MANK