Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako hotsak Berriaren alde

Sakanako Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak elkarlanean antolatzen duten laugarren ekitaldia da hau, baina aurten Sakanako hotsak izanen dira protagonista, izan ere, Sakanako musikariek kontzertu akustikoa eskainiko dute: Hesian, Tximeleta, Hi debei, Lur Larraza eta Luis Kintana, 4nek… eta sorpresaren bat. Emanaldia azaroaren 12an, larunbatarekin, izango da, arratsaldeko 20:00etan, Iortia kultur gunean. Sarrerak irailaren 22tik aurrera egonen dira salgai Iortia kultur etxean bertan edo Internet bidez (www.iortiakultura.com). Sarreretatik ateratako dirua Berria Hedabideen Fundazioarendako izanen da.

Info osagarria Berrian.

Aurkezpen bideoa.

iortia_berdea