Sakanako kirolari hoberenen aukeraketa 2017-2018

March 6, 2017

2017-2018 urteetako kirolari onenak hautatzeko oinarriak eta data jarri dira eta 2018ko azaroaren 21ean bukatzen da epea. Email bidez ere bidali ditzakezu zure proposamenak: kirolak@sakana-mank.eus

  1. Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak ondoko Aipamen eta Sariak banatuko ditu (proposamenak 2017 eta 2018an zehar egin daitezke eta bi urterik behin emango dira sariak):

. 2017-2018ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 35 urte baino gehiago. Gizonezkoen kategoria.

. 2017-2018ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 35 urte baino gehiago. Emakumezkoen kategoria.

. 2017-2018ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gehiago. Gizonezkoen kategoria.

. 2017-2018ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gehiago. Emakumezkoen kategoria.

. 2017-2018ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gutxiago.

Gizonezkoen kategoria.

. 2017-2018ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gutxiago. Emakumezkoen kategoria.

. 2017-2018ko KIROL TALDERIK HOBERENARI.

. 2017-2018ko EUSKARA GEHIEN BULTZATU DUEN TALDEARI.

. Epai-Mahaiak, hala erabakitzen badu, bi AIPAMEN BEREZI eman ditzake.

2. Kirol Elkarte, Entitate, Ikastetxe eta Edozein pertsonek, aipatutako sarientzako proposamenak egin ditzakete. Proposamen hauek 2018ko azaroaren 21ean, eguerdiko 12:00ak bainolehen, jasoko dira ondoko lekuetan: Irurtzunen, Kultur Etxea, Lakuntzan Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuan, Altsasun, Kirol zerbitzua, hautagaien curriculuma gaineratuz.

3. Epai-Mahai kideek ere, bilera hasi aurretik, kandidatuak proposa ditzakete.

4. Epai-Mahaiaren erabakiak aho-batez edo gehiengoz egingo dira.

5. Lehiaketa honetan sortzen diren arazo guztiez epaimahaiak erabakiko du.

6. Zalantzaren bat baldin baduzu edo informazio gehiago: 948464866 eta kirolak@sakana-mank.eus

Orrialde hau bete eta aukeratu zure kirolaririk onenak.


<< atzera