SAKANAKO MANKOMUNITATEAREN OHARRA NANOIPUIN LEHIAKETARI BURUZ

apirila 24, 2020

 

Covid-19ak sortu duen aparteko egoera dela-eta, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak honako hau adierazi nahi du:

  • Lanak bidaltzeko epea apirilaren 30era luzatuko da. Bidalketa oinarrietan adierazitakoari jarraiki eginen da.
  • Lana bidaltzen duten guztiek jasoko dute opari bat haien irakaslearen bidez edo Mintzakideko koordinatzailearen bitartez.
  • Sariak ekainean emanen dira, baina ez da sari-emate ekitaldirik egonen.

Sakanako Mankomunitatetik euskara ikasleak zein mintzakideak animatu nahi ditugu haien lanak egiten jarraitzera.

Edozein argibiderako, idatzi sakana.euskara.teknikaria@gmail.com helbidera.


<< atzera