Sakanako Mankomunitateko idazkari lanpostua aldi baterako betetzeko hautapena

November 22, 2017

2017ko azaroaren 21ean, goizeko 08:50ean, epaimahai kalifikatzailea osatu da hautapen probak egiteko, teorikoa eta praktikoa, eta izangaien merituak baloratzeko.

Guztira, bi izangai aurkeztu dira, Miren Ortiz Olabe eta Joaquín Lizarraga Sanz.

Prozesua amaitu da eta izangai bakar batek ere ez ditu proba guztiak gainditu. Hori dela eta, erreparatu behar zaio lan-poltsa sortzeko deialdiko 1.2 oinarrian ezarritakoari, non esaten den lan-poltsa hori osatuko dela probetatik bat gutxienez gainditu dutenekin, betiere probetan lortutako kalifikazioak batu eta horren arabera ordenatuta. Gauzak horrela, epaimahai kalifikatzaileak proposatu du honako zerrenda hau onartzeko:

Izena:

Proba teorikoa

Proba praktikoa.

Lehiaketaren balorazioa

Postua

MIREN ORTIZ OLABE

25,00

12,00

(Baztertuta)

-

1

JOAQUIN LIZARRAGA SANZ

24,00

10,00

(Baztertuta)

-

2

Gaia aztertu ondoren, David Oroz Alonso jaunak Sakanako Mankomunitateko lehendakariak Miren Ortiz Olabe andrea Mankomunitateko aldi baterako idazkaria ordezkatzeko proposatzea ebatzi du.

Lehendakariaren 533/2017 ebazpena

Idazkari hautapenaren akta


<< atzera