Sakanako XII. Nesken Pala Txapelketa

December 1, 2016

Nesken Pala Txapelketa hastear da Sakanan. Asteburu honetan jokatuko dira lehenengo partiduak Etxarri Aranazko pilotalekuan. Maila altua izanen da aurtengoan ere Euskal Herri osoko eta Errioxako pala jokalariak bilduko dituen txapelketan. Partiduak Etxarri Aranatzen edo Arbizuko pilota lekuan jokatuko dira.

Helduen txapelketa jokatzeaz gain, Gure Pilota Eskolako partaideak ere buru-belarri izango ditugu: 5 benjamin, 8 alebin, 6 infantil eta 6 kadete-junior. Mankomunitateko kirol zerbitzutik maila altua izan ohi duen txapelketaz gozatzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Pala txapelketako helduen mailako egutegia:
1. JARDUNALDIA
Abenduak 3 LARUNBATA 17:30. ETXARRI ARANATZ.
1) Suarez II-Mendinueta/ Igoa-Parot
2) Eskala-Villanueva/ Martin-Lasa
3) Suarez I-Ruiz de Azua/ Ardanaz-Gabirondo
Abenduak 4 IGANDEA 10:30.ETXARRI ARANATZ.
1) Murillo-Arrieta/ Garmendia-Araiztegi
2) Graciet-Ruiz de Larramendi / Muneta-Eizmendi
3) Arrizabalaga-Bordagaray/ Etchelecu-M.Mendizabal

2. JARDUNALDIA
Abenduak 10 LARUNBATA 17:30. ETXARRI ARANATZ.
1) Igoa-Parot/ Calvo-Urtasun
2) Martin-Lasa/ Suarez I-Ruiz de Azua
3) Ardanaz-Gabirondo/ Eskala-Villanueva
Abenduak 11 IGANDEA 10:30. ARBIZU.
1) Garmendia-Araiztegi/ Pradera-Mendizabal
2) Aristorena-Etxaniz/ Arrizabalaga-Bordagaray
3) Muneta-Eizmendi/ Irazustabarrena-Huizi

3. JARDUNALDIA
Abenduak 17 LARUNBATA 11. ETXARRI ARANATZ
1) Calvo-Urtasun/ Suarez II-Mendinueta
2) Eskala-Villanueva/ Suarez I-Ruiz de Azua
3) Martin-Lasa/ Ardanaz-Gabirondo (Partidu hau, agian, egunez aldatuko da)
Abenduak 18 IGANDEA 10:30. ETXARRI ARANATZ.
1) Pradera-Mendizabal/ Murillo-Arrieta
2) Etchelecu-M.Mendizabal/ Aristorena-Etxaniz
3) Irazustabarrena-Huizi/ Graciet-Ruiz de Larramendi

4. JARDUNALDIA
Abenduak 23 OSTIRALA 17:30. ETXARRI ARANATZ.
Aurrefinalak 1-4/2-3. Elite mailan, talde bakoitzeko lehen bikoteak sailkatuko dira. Lehenengoa, tanto gehien dauzkan bikotea izango da. Laugarren klasifikatua, talde guztietako bigarren hoberena izango da.

5. JARDUNALDIA
Abenduak 30 OSTIRALA 18:00. ETXARRI ARANATZ.

FINALAK - Zehazteko.

 SAKANAKO EMAKUMEEN PILOTA TXAPELKETA 2016 – EGUTEGI ZEHATZA

Sare sozialetara gehitu

<< atzera