SKE gabonetako kirol campusa

abendua 23, 2021

Sakana Kirol Eskualdea Kluba

DBHko ikasleentzat (12-13-14-15 urte)

Baduzu gogorik lehiarik gabeko kirol jarduerak egiteko gabonetako oporretan, askotariko kirol abenturak diseinatu eta gauzatzeko, ondo pasatzeko eta sasoian egoteko?

Talde honetan badugu zuretzako tokia, ZATOZ!!!

Kirolean oinarritutako askotariko abentura-planak!

Kirol aukera ugari!

Elkarrekin aniztasunean dibertitzeko Kluba

Elikadura osasungarria bultzatuz

Urtarrilak 3, 4 eta 5ean 11:00etatik 13:00etara, Arbizun eta Irurtzunen.

Kuota: 18 euro. Gizarte Ekintza Sailak txostenen bidez ziurtatzen badu familiak edo legezko tutoreak ezin duela programaren kostua ordaindu, Mankomunitateak hartuko du bere gain kostu hori.

Izena emateko epea: Abenduaren 27ko 12:00etan.

948464866

Posta elektronikoa: kirolak@sakana-mank.eus

Zure zain gaude!

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea

Laguntzaileak: Arbizu eta Irurtzungo udalak eta Nafarroako Gobernua


<< atzera