Partikularren instalazioetan ur isuri ezkutuak fakturatzea

Abonatuak ur isuri ezkutuengatik egin duen erreklamazioa kontuan hartuko da partikularraren instalazioan ur isuria benetan gertatu dela egiaztatzen den kasuetan, baldin eta interesdunak axolagabekeriaz edo nahita jokatu ez duela garbi badago eta honako gertakizun hauek guztiak, behar bezala egiaztatuta, gertatu badira:

  • Ur isuri ezkutua izan beharko da, eta subjektu pasiboak ez du hodien edo neurri ekipamenduen matxura hura lehenagotik ezagutu beharko.

  • Ur isuria eragin zuten ekintzetan eta isuria gertatu ondokoetan axolagabekeriaz ez dela jokatu egiaztatu beharko da.

  • Ur isuria eragin zuen instalazio hautsia konpondu beharko da hura aurkitu eta 10 eguneko epean. Era berean, konponketa egiaztatzeko, matxura konpondu zuen profesionalaren faktura, partikularrak erabili zuen materialaren faktura edo konponketa justifikatzen duen beste edozein dokumentu aurkeztu beharko da.

Ur isuri ezkutu batean kontsumitutako ura honela fakturatuko da:

Isuria 100 m3-tik beherakoa bada, ez da murrizketarik eginen.

Isuri batengatik murrizketa jaso bada, ezin izanen da beste murrizketa bat jaso isuri berberarengatik.

Isuria 100 m3-tik gorakoa bada, ordaindu beharreko tarifa kalkulatzeko kontuan hartuko dira azken hiru urteetako hiruhileko berean izandako kontsumoak. Tarifa hura ezin izanen da inolaz ere 100 m³-tik beherakoa izan.

Ur isuri ezkutuengatik murrizketa jasotzeko eskabidea egiteko bi bide daude: 

  1. Ur isuri ezkutuengatik murrizketa jasotzeko eskabidearen dokumentua, behar den bezala beteta  aurkeztu beharko da eta, horrekin batera, isuria konpondu dela egiaztatzen duten dokumentuak. 
  2. Beheko formulario behar den bezala bete eta horrekin batera, isuria konpondu dela egiaztatzen duten dokumentuak atxikiz.

Kontratuaren zenbakia*

Titularraren datuak

Titularraren izena*

Titularraren abizena*

Titularraren bigarren abizena*

Titularraren N.A.N.-a*

Titularraren telefonoa*

Ur isuriaren helbidea

Kalea*

Zenbakia*

Pisua

Herria*

Ur isuriaren egoera

Azalpena

Atxikitzen diren dokumentuak

Isuria konponduta dago?
 Bai Ez

Ordainagiriaren zenbakia

Fugak eragindako kontsumoaren ordainagiriaren zenbakia

 Bai, irakurri eta onesten ditut erabilera baldintzak.

Escriba en el cuadro inferior(*) captcha

 Sí, he leído y acepto las condiciones de uso legal.

* Datos obligatorios para poder enviar el formulario.

Sare sozialetara gehitu