Zaborra komunetik botatzen duzu? Komuna ez da zakarrontzia.

July 20, 2016

Komunetik botatzen den zaborrak bumeran efektua du: berandu baino lehen bueltan etorriko da etxeko hodiak itxiz.

Kontuan hartu hurrengo gomendioak:

Olioa, koipeak, margoak… komuneko zulotik botatzen badituzu, usain txarra sor dezake, karraskarien jaki bihurtuko da eta hodietan trabak sortuko dira.

Jana biodegradagarria den arren koipea du eta hodietan itsasten da.

Toailatxoak: Nahiz eta argibideek desegiten direla eta komunetik botatzeko esan, hodiak eta araztegietan izugarrizko arazoak sortzen dituzte.

Hodiak garbitzeko produktu espezifikoen erabilerak ongi garbitzen dituzte bazterrak baina askotan erabili ezkero PCV hodiak jaten joaten da produktua.

Fardelak, konpresak eta tanpoiak. Mota honetako produktuak komunera botatzen baditugu hodiak itxi egingo dira. Komunean zaborrontziak izan eta gai bakoitza dagokion frakzioarekin birziklatuz ingurua eta gure burua zaintzen ditugu.

.

CUIDA EL AGUA.pubSakanan ateratako argazkia da hau. Auzoko bizilagunek arazoak zituzten beren etxeetako hoditerian. Hodi jenerala konpondutakoan gainontzeko etxebizitzetako arazoa konpondu zen. Guztion ardura da ur isurbideak garbi mantentzea, hurrengo argazkia zure herrikoa izan daiteke.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera