Hautatu 2015 eta 2016ko kirolari onenak

February 19, 2015

2015-2016 urteetako kirolari onenak hautatzeko oinarriak eta data jarri dira. Azaroaren 21ean bukatzen da epea eta email bidez ere bidali ditzakezu zure proposamenak: kirolak@sakana-mank.eusKIROLARI ONENAK SAKANA MANK

OINARRIAK:
1. Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak ondoko Aipamen eta Sariak banatuko ditu (proposamenak 2015 eta 2016ean zehar egin daitezke eta bi urterik behin emango dira sariak):

. 2015-2016ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 35 urte baino gehiago. Gizonezkoen kategoria.

. 2015-2016ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 35 urte baino gehiago. Emakumezkoen kategoria.

. 2015-2016ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gehiago. Gizonezkoen kategoria.

. 2015-2016ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gehiago. Emakumezkoen kategoria.

. 2015-2016ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gutxiago.
Gizonezkoen kategoria.

. 2015-2016ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gutxiago. Emakumezkoen kategoria.

. 2015-2016ko KIROL TALDERIK HOBERENARI.

. 2015-2016ko EUSKARA GEHIEN BULTZATU DUEN TALDEARI.

. Epai-Mahaiak, hala erabakitzen badu, bi AIPAMEN BEREZI eman ditzake.

2. Kirol Elkarte, Entitate, Ikastetxe eta Edozein pertsonek, aipatutako sarientzako proposamenak egin ditzakete. Proposamen hauek 2016ko azaroaren 21ean, eguerdiko 12:00ak baino lehen, jasoko dira ondoko lekuetan: Irurtzunen, Kultur Etxea, Lakuntzan Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuan, Altsasun, Kirol zerbitzua, hautagaien curriculuma gaineratuz.

3. Epai-Mahai kideek ere, bilera hasi aurretik, kandidatuak proposa ditzakete.

4. Epai-Mahaiaren erabakiak aho-batez edo gehiengoz egingo dira.

5. Lehiaketa honetan sortzen diren arazo guztietaz Epai-Mahaiak erabakiko du.

6. Zalantzaren bat baldin baduzu edo informazio gehiago: 948- 464866
kirolak@sakana-mank.com

Orrialde hau bete eta aukeratu zure kirolaririk onenak

Sare sozialetara gehitu

<< atzera