Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Lantokian euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Nafarroako Gobernuak 2026ko dirulaguntza deialdia argitaratu du, Nafarroako Foru Komunitateko eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko. Laguntzak Nafarroan kokatutako lantokien jabe edo kudeatzaile diren pertsona juridiko pribatuentzat dira.

Nafarroako enpresentzako euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak

Deialdi honen bidez, enpresek eta arlo sozioekonomikoko eragileek euskararen aldeko hainbat jarduera finantzatzeko aukera izanen dute: lantokian euskararen egoeraren diagnostikoa egitea, Euskara Plana prestatzea, plan horren baitako jarduerak garatzea, ekintza puntualak abiatzea edo webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortu, egokitu edo euskaratzea.

Deialdiak gehienez 82.000 euroko aurrekontua du, lau modalitatetan banatuta: 15.000 euro euskarak lantokian duen egoeraren diagnostikoa egiteko edo Euskara Planak egiteko; 50.000 euro enpresaren Euskara Planetik eta urteko kudeaketa planetik abiatuta euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak garatzeko; 5.000 euro aldez aurreko Euskara Planik gabeko ekintza puntualak edo neurri zehatzak egiteko; eta 12.000 euro komunikazioaren teknologiei lotutako inbertsioetarako.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 29tik maiatzaren 28ra bitartekoa da. Informazio osoa eta tramitaziorako sarbidea Euskarabidearen webgunean daude eskuragarri.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak deialdiari buruzko argibideak emanen ditu eta eskaerak tramitatzen lagunduko die interesa duten eragileei. Informazioa eskatzeko, Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke: 948 464 840 edo euskara@sakana-mank.eus.

Ez galdu aukera: eman urratsa eta indartu euskararen presentzia zure lantokian.