
Urte berriarekin batera, Irakurkide 2026 egitasmoa berriro ere abian jarri da. Azken urteotan harrera ona izan duen programak euskarazko irakurzaletasuna sustatzea du helburu, haurrei zuzendutako saioen bidez.
Irakurkide euskaraz irakurtzeko ohitura indartzeko saioak dira, non animalien presentzia eta parte-hartzea baliatzen den irakurketarekiko interesa eta motibazioa modu atsegin eta gertukoan lantzeko.
2026ko edizioan, guztira 15 saio eskainiko dira, **Sakanako Mankomunitatea**ren laguntzarekin, eta Arkatz Liburudendarekin elkarlanean.
Izen-ematea zabalik
Interesa duten elkarteek, liburutegiek eta ikastetxeek dagoeneko izena eman dezakete.
Izen-emateko lehen epea:
Urtarrilaren 9tik urtarrilaren 30era.
Nola eman izena:
Posta elektronikoz edo 646 12 37 68 telefonora deituz.
Izena emateko epea urtarrilean bada ere, saioak 2026 urte osoan zehar egin daitezke, baita urrian ere.
Saio kopurua mugatua da.
Eskaerak saio kopurua baino gehiago badira, izen-emate ordena hartuko da kontuan.
