Finantzaketa:

Sakanako Mankomunitateak 3 Loteko lanak burutu ahal izan ditu, Sakanako mugikortasun iraunkorreko bizikleta bidea egokitzeko proiektuarekin lotuta, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin eta finantzaketarekin.
Zehazki, Sakanako Mankomunitateak dirulaguntza bat jaso zuen Garraio eta Mugikortasun Iraunkorraren zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 216/2024 Ebazpenaren bidez. Ebazpen horren bidez, Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntza deialdia ebatzi zen, bizikleta eta bizikleta azpiegituren proiektuak gauzatzeko.
Dirulaguntzaren zenbatekoa 342.385,63 eurokoa da.
