Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ohiturak hobetu, hobeto bizitzeko hitzaldia maiatzaren 12an Iortian

Sakanako Mankomunitateak “Ohiturak hobetu, hobeto bizitzeko” hitzaldia antolatu du maiatzaren 12rako, Iortia Kultur Gunean, Sakana Eskualde Aktiboa programaren baitan. Jardueraren helburua eguneroko ohiturek osasunean, ongizatean eta bizi-kalitatean duten garrantziaz hausnartzea, eta ohitura horiek modu errealista eta egokituan hobetzeko gakoak eskaintzea da.

Hitzaldia Daniel Echávarri Manjón jarduera fisikoaren orientatzaileak eskainiko du. Saioan, egunerokoan hartzen ditugun erabakiek eta ohiturek gure osasunean izan dezaketen eragina landuko da, ikuspegi praktiko eta gertuko batetik. Besteak beste, bizi-ohitura osasungarriak indartzeko lehen pausoak, aldaketa txikien garrantzia eta bakoitzaren egoerara egokitutako hobekuntzak izango dira hizpide.

Jarduera Fisikoaren Orientazio zerbitzuko parte-hartzaileei zuzendutako hitzaldia da bereziki, baina Sakandar guztiei irekia izanen da. Horrela, osasuna eta ongizatea zaindu nahi dituzten herritarrek aukera izanen dute gaiari buruzko informazioa jasotzeko eta egunerokoan aplikagarriak izan daitezkeen ideiak ezagutzeko.

Saioa 17:00etan hasiko da, Iortia Kultur Gunean, Altsasun. Hitzaldiaren ondoren, 18:30ean, auzatea eginen da, bertaratutakoen artean ideiak partekatzeko eta giro lasaiagoan elkarrekin egoteko.

Ez da izena eman beharko, eta sarrera librea izanen da.