Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berdinak al dira Parisen eta Sirian hildakoak?

Parisen gertatutakoa latza dela? Zalantzarik  ez!
Zer pentsa, eta zer aztertu eman diezaguke 8 pertsonek egin dutenaren inguruan: arma zein lehergailuak hartu eta ezagutzen ez duten jendea hil Al·lahu-àkbar  (Ala handia da) oihupean. Hori baina latzagoa da “Sirian egiten diguzuena egingo dizuegu” oihukatzea.
129 hildako eta 319 eri utzi zituen Pariseko atentatuak. Hori ez dago oso urrun “zibilizaturiko” lurraldeek Siria, Palestina, Irak, Afganistan, Nigeria… bezalako lurraldeetan egiten dugunetik.
Lurralde haietan, egunero hiltzen dira Paris bezalako 129 pertsona. Inozoak denak. Haurrak, gizonak, emakumeak…egunero hilak. Haien errua? Han bizitzea.
Zer egingo genuke Paris, Londres, edota Madrilen egunero 129 gizaki hilko balira? Zertarainoko  erantzuna emateko gai izango ginateke?
Petroliorik ez balego tarteko, berdin erantzungo genuke? Haien herriak babestu nahi ditugu edota gupidarik gabe masakratzen ditugu?
Ematen du mendeku erantzuna logikoa dela halakoetan, baina horrek ez du arazoa larritu besterik egiten.
Zer egin? Zaila da erantzuna. Agian zer ez egin jakitea, asko  litzateke.
Izugarrikeria gelditu bai, baina  horretarako zibilak, pertsona inozoak hil gabe.
Nola ordea? Horretarako gastatzen da ba tonaka euro defentsan ezta?
Eraginkortasun gehiago eska diezaiegu egiteko hori dagokienei!
Arma gehiago ez saldu, ezta sortzea ere, bada beste bide bat. Gure hipokresiarekin bukatzea den bezala.
Halakoak egiteko arrazoiak , zentzuzkoak eta zentzugabeak   dira.
Jar dezagun ba arreta arrazoi zentzudunetan.
Gure agintariek mendekua defendatzen badute (demokraziaren izenean gainera), honek ez du irtenbiderik.

Nor da hemen zarpaila? Parisko hiltzaileak ala Siria bonbardatzen dutenak?
Parisko atentatua kondenatzea bezalakoa behar du izan egunero ehunaka eta milaka errefuxiatu sortzen dituen Ekialde Ertaina kondenatzea.

Bego Zestau Baraibar. Immigrazio Zerbitzuko teknikaria.