Nahikoa eta gehiegi frogatua dago zer nolako eragin onuragarria duen eskuarki jarduera fisiko moderatua egiteak. Jarduera fisikoa erregulartasunez egitea osasunerako lehentasun bat da, gaixotasun kroniko-degeneratiboei aurrea hartzeko batez ere hirugarren adinean. Animatu eta hasi Ttipi ttapa pasio talde batean!
Hitzorduak:
- Astearteak, 10:00etan Bakaikuko udaletxe aurrean
- Astearteak, 11:00etan Iturmendiko udaletxe aurrean
- Ostegunak, 11:00etan Lakuntzako udaletxe aurrean
- Ostegunak, 16:00etan Etxarriko osasun etxe aurrean
- Ostiralak, 9:00etan Uharte Arakilgo udaletxe aurrean
- Ostiralak, 11:30ean Irurtzungo udaletxe aurrean