Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Jaibusa

Sakanako Mankomunitatea - Jaibus zerbitzuaJaibusa Sakanako Mankomunitateak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez, koordinatzen duen prebentzio programa da.

Jai giroko testuinguruetan gazteen mugikortasuna seguruagoa izan dadin sortu zen, alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoarekin lotutako arriskuak eta trafiko istripuak murrizteko helburuarekin.

Festa ezberdinetako ordutegiak ikusteko, ikusi Jaibusaren instagram kontua:

Jaibus – Instagram

16 urtetik beherakoen familientzat: 

Jaibusa 16 urtetik gorako gazte eta helduentzako zerbitzua da.
16 eta 17 urteko gazteek familia-baimena eta erabiltzaile-txartela behar dituzte zerbitzua erabili ahal izateko.

16 urtetik beherakoek ezin dute Jaibusa erabili. Adin horretan, jaietara joatea familien ardurapean egon behar da, bai lege ikuspegitik, bai prebentzio ikuspegitik.