Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Sakanako Mankomunitateak kulturarteko bizikidetzaren arloko saria jasoko du

Sakanako Mankomunitateak jardunbide egokien saria jasoko du irailean, Lanzaroten eginen den Migrazioei, Kultura Aniztasunari eta Gizarte Bizikidetzari buruzko III. Estatu Topaketan. Anitzartean zerbitzuari aitortza Sariak Anitzartean zerbitzuaren bidez pertsona migratuen harreraren, kulturarteko bizikidetzaren eta gizarte-kohesioaren arloan egindako lana aitortzen du.…
Urdalurko ur-hornidura sarea Irurtzuneraino iritsi da

La Mancomunidad de Sakana ha dado por finalizada la última actuación necesaria para completar la red de abastecimiento de agua desde el embalse de Urdalur hasta Irurtzun. La nueva tubería de 4,8 kilómetros entre Etxarren e Irurtzun ofrecerá mayores garantías…
Sakanako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik

2026-2027 ikasturtean bertso eskolak eskainiko dira Altsasun, Lakuntzan, Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Batxilergora bitarteko haur eta gazteentzat. Izen-ematea irailaren 25era arte egonen da zabalik. Matrikularen prezioa 80 eurokoa da. Informazioa eta izen-ematea https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/Ireki-da-epea-Nafarroako-bertso-eskolan-izena-emateko-2025-2026-ikasturterako
Emakumeentzako indar tailerra Lizarragan

Nafarroako Kirol eta Medikuntza Zentroko teknikari aditu batek emakumeei zuzendutako indar tailerra eskainiko du irailaren 1ean, 10:00etatik 12:00etara, Lizarragako eskolan. Saio praktikoan, indarra lantzeak entrenamenduan eta jarduera fisikoan duen garrantzia azalduko da. Parte-hartzaileek etxean entrenatzeko errutina bat prestatzen eta oinarrizko…
Hondakin Zerbitzuko peoi-gidari izateko hiru lanposturen deialdia

Oposizio-lehiaketa, errelebo-kontratuaren modalitatean bete daitezen hondakin zerbitzuko bilketan peoi-gidariaren hiru plaza, lan-araubide finkokoak Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 2026ko uztailaren 30ean emandako 334/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, errelebo-kontratuaren modalitatean, hondakin zerbitzuko bilketako peoi-gidariaren hiru plaza betetzeko, lan-araubide…
Euskarazko sormena Saritu da

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Maria Markotegi Sarien eta Nanoipuin Lehiaketaren sariak banatu ditu, haur, gazte eta helduen euskarazko sorkuntza aitortzeko. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskarazko sormena aitortu eta sustatzeko sari-banaketa egin du. Ekitaldian, alde batetik, haur eta gazteei zuzendutako Maria…
Gazte triatleten hitzordua Sakanan: XXIV. NKJ Triatloia uztailaren 18an

Sakanako XXIV. NKJ Triatloia 2026ko uztailaren 18an, larunbatarekin, jokatuko da Altsasuko Dantzaleku igerilekuan. Lehen lasterketa 10:00etan hasiko da. Proba Nafarroako Kirol Jolasen barruan dago, eta gazte kirolariei zuzenduta dago: benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak eta gazteak. Parte-hartzaileek igeriketa, BTT bizikleta eta…
Ba al zenekien ur-zerbitzuaren abisuak WhatsApp bidez jaso ditzakezula?

Sakanako Mankomunitateak WhatsApp bidezko abisu zerbitzua du ura kudeatzen duen herrietako bizilagunentzat: Olazti, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Arbizu, Lakuntza eta Irurtzun. Zerbitzu honen bidez, urarekin lotutako abisuak bidaltzen dira: irakurketen datak, irakurketen inguruko oharrak, ordainagiriak, ur-eteteak eta zerbitzuarekin lotutako bestelako gorabeherak.…
Sakanako XXIV. NKJ Triatloiaren informazioa
Sakanako XXIV. NKJ Triatloia 2026ko uztailaren 18an egingo da, Altsasuko Dantzaleku igerilekuan, 10:00etatik aurrera. Proba Nafar Kirol Jolasen barruan kokatzen da, eta benjamin, kimu, haur, kadete eta gazte mailetako parte-hartzaileei zuzenduta dago. Txostenean ordutegiak, kategoriak, ibilbideak, izen-emateak eta araudia kontsulta…
Kafe kapsulen bilketa

Hemendik aurrera, konpostagarriak ez diren kafe kapsulak Arbizuko eta Altsasuko garbiguneetara eta garbigune mugikorrera eramateko aukera egonen da. Sakanako Mankomunitateak eta Circularcapsek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute kafe-kapsulen birziklapena sustatzeko. Garbiguneetan bildutako kapsulek tratamendu-prozesu bat jasoko dute, eta horrek haien osagai…



