Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Hondakin Zerbitzuko peoi-gidari izateko hiru lanposturen deialdia

Oposizio-lehiaketa, errelebo-kontratuaren modalitatean bete daitezen hondakin zerbitzuko bilketan peoi-gidariaren hiru plaza, lan-araubide finkokoak

Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 2026ko uztailaren 30ean emandako 334/2026  Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, errelebo-kontratuaren modalitatean, hondakin zerbitzuko bilketako peoi-gidariaren hiru plaza betetzeko, lan-araubide finkokoak.

Deialdian izena emateko epea irailaren 17ra arte egonen da.

Baldintzak

Izangaiek, besteak beste, eskatutako titulazioa, C motako gidabaimena eta indarrean dagoen Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria (CAP) izan beharko dituzte. Halaber, B motako gidabaimena eta euskaraz ahozko B1 eta idatzizko A2 mailak egiaztatu beharko dituzte. Euskara maila proba baten bidez egiaztatzeko aukera ere egonen da.

Hautaketa-prozesuak merezimenduen balorazioa eta proba teoriko bat izanen ditu. Prozesuaren bidez aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda ere eratuko da.

Hondakinak biltzeko zerbitzuko gidari-peoiaren oinarriak

Izen emateak

https://sedeelectronica.sakana-mank.com/tablondeanuncios/default.aspx