Albisteak

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
Sakanako XXVII. Herri Kirola Eguna Unanun ospatuko da

Sakanako XXVII. Herri Kirola Eguna Unanun ospatuko da

Sakanako Herri Kirola Egunaren XXVII. edizioa irailaren 19an ospatuko da Unanun. Hitzordua 12:00etan izango da, eta herri kirolaren hainbat modalitate ikusteko aukera eskainiko du. Jardunaldiak kirolariak, zaleak eta herri kirolaren inguruko giroaz gozatu nahi duten pertsonak elkartuko ditu. Sakanako Mankomunitateak…

Irurtzungo garbigune finkoaren irekiera

Irurtzungo garbigune finkoaren irekiera

Irailaren 14an Irurtzungo garbigunea zabalduko du Sakanako Mankomunitateak. Bertan, hiri hondakin bereziak kudeatzeko aukera izango dute sakandarrek. Hondakin bereziak bilketa kamioi batek har ez ditzakeen hondakinak dira, bai arriskutsuak direlako, bai kamioiaren mekanismoa hautsi dezaketelako, edota legez debekatuta dagoelako. Garbigune…

Bueltan dira joskintza tailerrak

Bueltan dira joskintza tailerrak

Urtero bezala, Hondakinen Funtsak finantziaturik,Sakanako Mankomunitateko hondakin zerbitzuak Erabilirekin elkarlanean joskintza tailerrak eskainiko ditu. Teknika ezberdinak erabiliz arropari beste aukera batzuk ematen ikasiko dugu. Aurten, Lakuntzako mankomunitateko egoitzan egin beharrean Sakanako hainbat herrietan egingo dira. Lehenengo geldialdia Arbizun izango da…

Berdintasun teknikari lan-poltsa osatzeko deialdia

Berdintasun teknikari lan-poltsa osatzeko deialdia

Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 2026ko abuztuaren 28an emandako 365/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da oposizio-lehiaketa bidez berdintasun teknikari lanpostua aldi baterako betetzeko hautagaien zerrenda osatzeko. Lan-poltsa hau lanpostu hutsak, laneko bajen ondoriozko behin-behineko ordezkapenak, oporrak eta Mankomunitateko zerbitzuak indartzeko unean…

Hilerokoa eta kirola: hitz egiteko ordua da

Hilerokoa eta kirola: hitz egiteko ordua da

Hilerokoak eragina izan dezake emakume kirolarien ongizatean, entrenamenduan eta kirol-esperientzian. Hala ere, oraindik ere zalantzak, mitoak eta gaiari buruz hitz egiteko zailtasunak daude. Informazio egokia izateak gorputza hobeto ezagutzen, beharrei erreparatzen eta kirola modu osasungarriagoan egiten laguntzen du. Hilerokoaren zikloa…

Sakanako Mankomunitateak kulturarteko bizikidetzaren arloko saria jasoko du

Sakanako Mankomunitateak kulturarteko bizikidetzaren arloko saria jasoko du

Sakanako Mankomunitateak jardunbide egokien saria jasoko du irailean, Lanzaroten eginen den Migrazioei, Kultura Aniztasunari eta Gizarte Bizikidetzari buruzko III. Estatu Topaketan. Anitzartean zerbitzuari aitortza Sariak Anitzartean zerbitzuaren bidez pertsona migratuen harreraren, kulturarteko bizikidetzaren eta gizarte-kohesioaren arloan egindako lana aitortzen du.…

Sakanako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik

Sakanako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik

2026-2027 ikasturtean bertso eskolak eskainiko dira Altsasun, Lakuntzan, Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Batxilergora bitarteko haur eta gazteentzat. Izen-ematea irailaren 25era arte egonen da zabalik. Matrikularen prezioa 80 eurokoa da. Informazioa eta izen-ematea https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/Ireki-da-epea-Nafarroako-bertso-eskolan-izena-emateko-2025-2026-ikasturterako   

Emakumeentzako indar tailerra Lizarragan

Emakumeentzako indar tailerra Lizarragan

Nafarroako Kirol eta Medikuntza Zentroko teknikari aditu batek emakumeei zuzendutako indar tailerra eskainiko du irailaren 1ean, 10:00etatik 12:00etara, Lizarragako eskolan. Saio praktikoan, indarra lantzeak entrenamenduan eta jarduera fisikoan duen garrantzia azalduko da. Parte-hartzaileek etxean entrenatzeko errutina bat prestatzen eta oinarrizko…