Agenda

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
Joskintza tailerren bigarren saioa

Joskintza tailerren bigarren saioa

Hondakinen Funtsak finantziaturiko bigarren joskintza tailerra eskainiko du Erabilik Sakanako Mankomunitatearen hondakin zerbitzuarekin elkarlanean. Oraingoan Ziordian izango da hitzordua. Boro japoniarra ikasteko aukera izango da, jantziak konpondu eta berrerabiltzeko antzinako jostura-teknika tradizionala. Ehun zatiak eta retalak gainjarriz eta eskuz jositako…

Sakanako XXVII. Herri Kirola Eguna Unanun ospatuko da

Sakanako XXVII. Herri Kirola Eguna Unanun ospatuko da

Sakanako Herri Kirola Egunaren XXVII. edizioa irailaren 19an ospatuko da Unanun. Hitzordua 12:00etan izango da, eta herri kirolaren hainbat modalitate ikusteko aukera eskainiko du. Jardunaldiak kirolariak, zaleak eta herri kirolaren inguruko giroaz gozatu nahi duten pertsonak elkartuko ditu. Sakanako Mankomunitateak…

XXIII. Bizikleta Eguna irailaren 20an ospatuko da, Sakana bizikletaz ezagutzeko

XXIII. Bizikleta Eguna irailaren 20an ospatuko da, Sakana bizikletaz ezagutzeko

Irailaren 20an, igandea, XXIII. Bizikleta Eguna egingo da, Sakana bizikletaz ezagutzeko aukera emango duen ibilbidearekin. Aurtengo edizioan, parte-hartzaileek Ziordiatik Irurtzunera egingo dute, 39 kilometroko ibilbidean barrena. Irteera 9:00etan izango da Ziordian, eta ibilbidea Irurtzunen amaituko da. Jarduera 10 urtetik gorakoentzat…

Sakanako Mankomunitateak kulturarteko bizikidetzaren arloko saria jasoko du

Sakanako Mankomunitateak kulturarteko bizikidetzaren arloko saria jasoko du

Sakanako Mankomunitateak jardunbide egokien saria jasoko du irailean, Lanzaroten eginen den Migrazioei, Kultura Aniztasunari eta Gizarte Bizikidetzari buruzko III. Estatu Topaketan. Anitzartean zerbitzuari aitortza Sariak Anitzartean zerbitzuaren bidez pertsona migratuen harreraren, kulturarteko bizikidetzaren eta gizarte-kohesioaren arloan egindako lana aitortzen du.…

Sakanako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik

Sakanako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik

2026-2027 ikasturtean bertso eskolak eskainiko dira Altsasun, Lakuntzan, Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Batxilergora bitarteko haur eta gazteentzat. Izen-ematea irailaren 25era arte egonen da zabalik. Matrikularen prezioa 80 eurokoa da. Informazioa eta izen-ematea https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/Ireki-da-epea-Nafarroako-bertso-eskolan-izena-emateko-2025-2026-ikasturterako   

Emakumeentzako indar tailerra Lizarragan

Emakumeentzako indar tailerra Lizarragan

Nafarroako Kirol eta Medikuntza Zentroko teknikari aditu batek emakumeei zuzendutako indar tailerra eskainiko du irailaren 1ean, 10:00etatik 12:00etara, Lizarragako eskolan. Saio praktikoan, indarra lantzeak entrenamenduan eta jarduera fisikoan duen garrantzia azalduko da. Parte-hartzaileek etxean entrenatzeko errutina bat prestatzen eta oinarrizko…

Gazte triatleten hitzordua Sakanan: XXIV. NKJ Triatloia uztailaren 18an

Gazte triatleten hitzordua Sakanan: XXIV. NKJ Triatloia uztailaren 18an

Sakanako XXIV. NKJ Triatloia 2026ko uztailaren 18an, larunbatarekin, jokatuko da Altsasuko Dantzaleku igerilekuan. Lehen lasterketa 10:00etan hasiko da. Proba Nafarroako Kirol Jolasen barruan dago, eta gazte kirolariei zuzenduta dago: benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak eta gazteak. Parte-hartzaileek igeriketa, BTT bizikleta eta…

Sakanako Mankomunitateak maiatzaren 31n mustuko du Sakanako bizikleta-bide berria Bizi Festa 2026 jardunaldiaren barruan

Sakanako Mankomunitateak maiatzaren 31n mustuko du Sakanako bizikleta-bide berria Bizi Festa 2026 jardunaldiaren barruan

S akanako Mankomunitateak maiatzaren 31n mustuko du Sakanako bizikleta-bide berria, eskualdean mugikortasun jasangarriagoa, seguruagoa eta osasungarriagoa bultzatzeko azpiegitura estrategikoa. Mustutze ekitaldia Ziordian izango da, 11:45ean, Bizi Festa 2026 jardunaldiaren barruan. Eguneroko mugikortasunerako lotura berria Bizikleta-bide berriak Sakanako herrien arteko lotura…