Agenda

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
Sakanako Mankomunitateak kulturarteko bizikidetzaren arloko saria jasoko du

Sakanako Mankomunitateak kulturarteko bizikidetzaren arloko saria jasoko du

Sakanako Mankomunitateak jardunbide egokien saria jasoko du irailean, Lanzaroten eginen den Migrazioei, Kultura Aniztasunari eta Gizarte Bizikidetzari buruzko III. Estatu Topaketan. Anitzartean zerbitzuari aitortza Sariak Anitzartean zerbitzuaren bidez pertsona migratuen harreraren, kulturarteko bizikidetzaren eta gizarte-kohesioaren arloan egindako lana aitortzen du.…

Sakanako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik

Sakanako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik

2026-2027 ikasturtean bertso eskolak eskainiko dira Altsasun, Lakuntzan, Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Batxilergora bitarteko haur eta gazteentzat. Izen-ematea irailaren 25era arte egonen da zabalik. Matrikularen prezioa 80 eurokoa da. Informazioa eta izen-ematea https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/Ireki-da-epea-Nafarroako-bertso-eskolan-izena-emateko-2025-2026-ikasturterako   

Emakumeentzako indar tailerra Lizarragan

Emakumeentzako indar tailerra Lizarragan

Nafarroako Kirol eta Medikuntza Zentroko teknikari aditu batek emakumeei zuzendutako indar tailerra eskainiko du irailaren 1ean, 10:00etatik 12:00etara, Lizarragako eskolan. Saio praktikoan, indarra lantzeak entrenamenduan eta jarduera fisikoan duen garrantzia azalduko da. Parte-hartzaileek etxean entrenatzeko errutina bat prestatzen eta oinarrizko…

Gazte triatleten hitzordua Sakanan: XXIV. NKJ Triatloia uztailaren 18an

Gazte triatleten hitzordua Sakanan: XXIV. NKJ Triatloia uztailaren 18an

Sakanako XXIV. NKJ Triatloia 2026ko uztailaren 18an, larunbatarekin, jokatuko da Altsasuko Dantzaleku igerilekuan. Lehen lasterketa 10:00etan hasiko da. Proba Nafarroako Kirol Jolasen barruan dago, eta gazte kirolariei zuzenduta dago: benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak eta gazteak. Parte-hartzaileek igeriketa, BTT bizikleta eta…

Sakanako Mankomunitateak maiatzaren 31n mustuko du Sakanako bizikleta-bide berria Bizi Festa 2026 jardunaldiaren barruan

Sakanako Mankomunitateak maiatzaren 31n mustuko du Sakanako bizikleta-bide berria Bizi Festa 2026 jardunaldiaren barruan

S akanako Mankomunitateak maiatzaren 31n mustuko du Sakanako bizikleta-bide berria, eskualdean mugikortasun jasangarriagoa, seguruagoa eta osasungarriagoa bultzatzeko azpiegitura estrategikoa. Mustutze ekitaldia Ziordian izango da, 11:45ean, Bizi Festa 2026 jardunaldiaren barruan. Eguneroko mugikortasunerako lotura berria Bizikleta-bide berriak Sakanako herrien arteko lotura…

Munduko Jolasak ospatuko dira ekainaren 7an Olaztin

Munduko Jolasak ospatuko dira ekainaren 7an Olaztin

Ekainaren 7an, igandean, 12:00etatik aurrera, Munduko Jolasak izango dira Olaztin. Herriko hainbat gunetan egingo den ekimen parte-hartzaile eta ez-lehiakorraren bidez, munduko hainbat lekutako jolasak ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Ekimena Akelarre Ludotekaren eta Anitzartean zerbitzuaren eskutik antolatu da,…

8 eta 16 urte arteko gazteentzako Triatloi Kampusa, Arbizun

8 eta 16 urte arteko gazteentzako Triatloi Kampusa, Arbizun

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Triatloi Kampusa antolatu du uda honetarako, 8 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Jarduera uztailaren 1etik 15era egingo da, astelehenetik ostiralera, Arbizuko kiroldegian. Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza modu praktiko eta ludikoan Saioak goizez izango dira, 10:00etatik…

Sakanako emakumeentzako doako irteera Zumaiara

Sakanako emakumeentzako doako irteera Zumaiara

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean, Berdintasuna, Euskara eta Kirol zerbitzuek Zumaiara egun osoko irteera antolatu dute ekainaren 6rako, Emakumeentzako Kirol Topaketen ikasturte bukaera ospatzeko. Irteera Sakanako jatorri anitzeko emakumeei zuzenduta dago, Emakumeak Kirolean Lagun programaren barruan. Ikasturtean zehar yoga hormonala, dantza integrala…

Bizi Festa 2026: bizikleta ibilaldi berezia maiatzaren 31n Ziordin

Bizi Festa 2026: bizikleta ibilaldi berezia maiatzaren 31n Ziordin

Maiatzaren 31n, igandean, Bizi Festa 2026 ospatuko da Ziordin. Jardunaldi berezia izango da, bizikleta, aisialdia eta herri giroa uztartuko dituena, eta Sakanako herritarrei parte hartzeko gonbita egiten zaie. Eguneko ekintza nagusia bi orduko bizikleta ibilbide erraza izango da. Ibilaldia 9:30ean…