Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Irurtzungo garbigune finkoaren irekiera

Irailaren 14an Irurtzungo garbigunea zabalduko du Sakanako Mankomunitateak. Bertan, hiri hondakin bereziak kudeatzeko aukera izango dute sakandarrek.

Hondakin bereziak bilketa kamioi batek har ez ditzakeen hondakinak dira, bai arriskutsuak direlako, bai kamioiaren mekanismoa hautsi dezaketelako, edota legez debekatuta dagoelako.

Garbigune finko honekin Sakanako Garbiguneen Sarea handituko da. Arbizuko, Altsasuko eta Irurtzungo garbigune finkoak eta garbigune mugikorrak osatutakoa.

Garbigune honek Sakana Nafarroan gehien birziklatzen duen mankomunitatea izaten jarraitzen lagunduko du, aldi berean hainbat herritan gertatzen diren legez kanpoko hondakinen  isurketei aurre egiteko aukera eskainiz.

Bertako ordutegia hurrengoa izanen da: astelehen, asteazken eta ostiraletan  09:00etatik 14:30etara eta astearte zein ostegunetan 13:00etatik 18:30etara. Bertan mankomunitateko langile bat izanen da hondakin mota desberdinak non utzi behar diren azaltzeko. Garbigunera, kotxearekin edota oinez joan daiteke.

Garbigunean ez da hondakin berezi industrialik onartuko, hauek kudeatzaile pribatu baten bitartez kudeatu beharreko hondakinak baitira.

Garbiguneen inguruko edozein galdera izanez gero, deitu 900 730 450 doako telefonora edo idatzi info.hondakinak@sakana-mank.eus posta elektronikora.

Zer eraman daiteke?

  • Inausketak: adaxkak, makilak eta landare-hesietako ebakiak.
  • Obra txikietako hondarrak: adreiluak, harriak, porlana eta zeramika. 2m3 gehienez.
  • Egurra: paleak, hautsitako altzariak eta markoak edota zoruak.
  • Tresna elektriko txikiak: mugikorrak, kableak, jostailu elektrikoak, monitoreak, erlojuak.
  • Sukaldeko olioa. Ez eraman beirazko ontzietan.
  • Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta berunik gabeko bateriak.
  • Aire filtroak
  • Bateriak: beruna daukaten bateriak.
  • Ehunak: arropa, oinetakoak, poltsak, gortinak, alfonbrak, mantak eta maindireak.
  • Fitosanitarioak
  • Argiteria: LED, kontsumo baxuko bonbillak eta fluoreszenteak.
  • Erregaiak: gasolioa eta gasolina. Gehienez 5 litroko ontzietan eraman.
  • Izotz-kontrakoa. gehienez 5 litroko ontzietan eraman.
  • Laborategi produktuak: termometroetako merkurioa eta soda kaustikoa.
  • Margoa eta berniza: berniza, mota guztietako margoak eta tinteak.
  • Erradiografiak. Paperezko sobrerik gabe.
  • Motor olioa. Gehienez 5 litroko ontzietan eraman.
  • Titoak: lapikoak, zartaginak, elektrikoak ez diren jostailuak eta tresnak, liburuak, koadroak, apaingarriak eta maletak.
  • Txatarra: objektu eta pieza metalikoak.
  • Tamaina handikoak: garbigailuak, sofak, armairuak, hozkailuak, apalategiak, oheak, koltxoiak eta bestelako altzariak.
  • Monitoreak: PC pantailak eta telebista zaharrak.
  • Tonerrak: tinta kartutxoak eta inprimatzeko tonerrak.
  • Kafe kapsulak. Konpostagarriak ez direnak bakarrik.

Garbigunea eraikitzeak eta ekipatzeak 499.908,42 eurotako kostua izan du, eta Europako Next Generation funtsekin finantzatu da, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez.