Albisteak

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
Joskintza tailerren bigarren saioa

Joskintza tailerren bigarren saioa

Hondakinen Funtsak finantziaturiko bigarren joskintza tailerra eskainiko du Erabilik Sakanako Mankomunitatearen hondakin zerbitzuarekin elkarlanean. Oraingoan Ziordian izango da hitzordua. Boro japoniarra ikasteko aukera izango da, jantziak konpondu eta berrerabiltzeko antzinako jostura-teknika tradizionala. Ehun zatiak eta retalak gainjarriz eta eskuz jositako…

Sakanako XXVII. Herri Kirola Eguna Unanun ospatuko da

Sakanako XXVII. Herri Kirola Eguna Unanun ospatuko da

Sakanako Herri Kirola Egunaren XXVII. edizioa irailaren 19an ospatuko da Unanun. Hitzordua 12:00etan izango da, eta herri kirolaren hainbat modalitate ikusteko aukera eskainiko du. Jardunaldiak kirolariak, zaleak eta herri kirolaren inguruko giroaz gozatu nahi duten pertsonak elkartuko ditu. Sakanako Mankomunitateak…

Irurtzungo garbigune finkoaren irekiera

Irurtzungo garbigune finkoaren irekiera

Irailaren 14an Irurtzungo garbigunea zabalduko du Sakanako Mankomunitateak. Bertan, hiri hondakin bereziak kudeatzeko aukera izango dute sakandarrek. Hondakin bereziak bilketa kamioi batek har ez ditzakeen hondakinak dira, bai arriskutsuak direlako, bai kamioiaren mekanismoa hautsi dezaketelako, edota legez debekatuta dagoelako. Garbigune…

Bueltan dira joskintza tailerrak

Bueltan dira joskintza tailerrak

Urtero bezala, Hondakinen Funtsak finantziaturik,Sakanako Mankomunitateko hondakin zerbitzuak Erabilirekin elkarlanean joskintza tailerrak eskainiko ditu. Teknika ezberdinak erabiliz arropari beste aukera batzuk ematen ikasiko dugu. Aurten, Lakuntzako mankomunitateko egoitzan egin beharrean Sakanako hainbat herrietan egingo dira. Lehenengo geldialdia Arbizun izango da…

Berdintasun teknikari lan-poltsa osatzeko deialdia

Berdintasun teknikari lan-poltsa osatzeko deialdia

Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 2026ko abuztuaren 28an emandako 365/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da oposizio-lehiaketa bidez berdintasun teknikari lanpostua aldi baterako betetzeko hautagaien zerrenda osatzeko. Lan-poltsa hau lanpostu hutsak, laneko bajen ondoriozko behin-behineko ordezkapenak, oporrak eta Mankomunitateko zerbitzuak indartzeko unean…

XXIII. Bizikleta Eguna irailaren 20an ospatuko da, Sakana bizikletaz ezagutzeko

XXIII. Bizikleta Eguna irailaren 20an ospatuko da, Sakana bizikletaz ezagutzeko

Irailaren 20an, igandea, XXIII. Bizikleta Eguna egingo da, Sakana bizikletaz ezagutzeko aukera emango duen ibilbidearekin. Aurtengo edizioan, parte-hartzaileek Ziordiatik Irurtzunera egingo dute, 39 kilometroko ibilbidean barrena. Irteera 9:00etan izango da Ziordian, eta ibilbidea Irurtzunen amaituko da. Jarduera 10 urtetik gorakoentzat…

Hilerokoa eta kirola: hitz egiteko ordua da

Hilerokoa eta kirola: hitz egiteko ordua da

Hilerokoak eragina izan dezake emakume kirolarien ongizatean, entrenamenduan eta kirol-esperientzian. Hala ere, oraindik ere zalantzak, mitoak eta gaiari buruz hitz egiteko zailtasunak daude. Informazio egokia izateak gorputza hobeto ezagutzen, beharrei erreparatzen eta kirola modu osasungarriagoan egiten laguntzen du. Hilerokoaren zikloa…

Sakanako Mankomunitateak kulturarteko bizikidetzaren arloko saria jasoko du

Sakanako Mankomunitateak kulturarteko bizikidetzaren arloko saria jasoko du

Sakanako Mankomunitateak jardunbide egokien saria jasoko du irailean, Lanzaroten eginen den Migrazioei, Kultura Aniztasunari eta Gizarte Bizikidetzari buruzko III. Estatu Topaketan. Anitzartean zerbitzuari aitortza Sariak Anitzartean zerbitzuaren bidez pertsona migratuen harreraren, kulturarteko bizikidetzaren eta gizarte-kohesioaren arloan egindako lana aitortzen du.…