Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bueltan dira joskintza tailerrak

Urtero bezala, Hondakinen Funtsak finantziaturik,Sakanako Mankomunitateko hondakin zerbitzuak Erabilirekin elkarlanean joskintza tailerrak eskainiko ditu. Teknika ezberdinak erabiliz arropari beste aukera batzuk ematen ikasiko dugu. Aurten, Lakuntzako mankomunitateko egoitzan egin beharrean Sakanako hainbat herrietan egingo dira.

Lehenengo geldialdia Arbizun izango da irailaren 8an. Brodatu tailerra egingo da Arbizuko plazan 16:00 – 19:00 ordutegian. Izena emateko hiru aukera daude; info.hondakinak@sakana-mank.eus helbidera idatzi, 900 730 450 telefonora deitu edo 674 144 114 telefonoan WhatsApp bitartez. Izena ematean lehentasuna tailerra egiten den herriko biztanleek izango dute, kasu honetan Arbizuko biztanleek.

Toki mugatuak.

Animatu eta parte hartu!!