Oposizio-lehiaketa, errelebo-kontratuaren modalitatean bete daitezen hondakin zerbitzuko bilketan peoi-gidariaren hiru plaza, lan-araubide finkokoak
Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 2026ko uztailaren 30ean emandako 334/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, errelebo-kontratuaren modalitatean, hondakin zerbitzuko bilketako peoi-gidariaren hiru plaza betetzeko, lan-araubide finkokoak.
Deialdian izena emateko epea irailaren 17ra arte egonen da.
Baldintzak
Izangaiek, besteak beste, eskatutako titulazioa, C motako gidabaimena eta indarrean dagoen Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria (CAP) izan beharko dituzte. Halaber, B motako gidabaimena eta euskaraz ahozko B1 eta idatzizko A2 mailak egiaztatu beharko dituzte. Euskara maila proba baten bidez egiaztatzeko aukera ere egonen da.
Hautaketa-prozesuak merezimenduen balorazioa eta proba teoriko bat izanen ditu. Prozesuaren bidez aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda ere eratuko da.
Hondakinak biltzeko zerbitzuko gidari-peoiaren oinarriak
Izen emateak
https://sedeelectronica.sakana-mank.com/tablondeanuncios/default.aspx