Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Servicio de orientación – Etxean bizi

Etxean Bizi Programaren helburu nagusia da mendekotasun larrian dauden pertsonen eta haien zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea.

Orientatzaileak etxean bertan erakusten dizkie ariketak partaideei.
Horrez gain orientatzaileak prestakuntza eman zien famili-laguntzaileei, haien bidez mendeko pertsonek eta haien zaintzaileek etxean ariketa fisikoa egin zezaten.

Norentzat?

Bigarren mailako mendekotasuna duten eta etxetik irteten ez diren pertsonentzat.

Non?

Etxean bertan ematen die zerbitzua, gizarte-zerbitzuen arduradunarekin eta pertsona interesdunekin hitzordua adostu ondoren.

Noiz?
Astelehenetan 12:00etatik 13:00etara eta asteazkenetan 9: 00etatik 10:00etara. Orientatzaileak ordubete ematen du etxe bakoitzean eta hilero bisitatzen du etxe hori.

Zertarako?
Mendekotasun larria duten pertsonek beren egoera fisikoa eta, ondorioz, bizi-kalitatea hobe dezaten eta kalera irteteko aukera gertuago ikus dezaten.
Nola?
Programa hau oinarrizko gizarte-zerbitzuekin eta osasun etxearekin koordinatuta dago.