Onartutako azkeneko aktaren laburpena
Lehenik eta behin, 2016ko urriaren 25ean egindako osoko bilkuraren akta onartu zen. Ondoren 2017rako ordenantzak onartu ziren:
1.- Ordenantza fiskala etxebizitzetako hondakinak eta gisakoen ustiapen, tratamendu eta deuseztatzeko zerbitzuak arautzen dituena. Auzo edo autokonpostajea egiteagatik orain arte aplikatzen zen %15 hobari deuseztatzea eta Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako ordenantza fiskalak ezartzen dituen hobariak aplikatzea onartu da 16 aldeko boterekin eta kontrako boto bakarrarekin.
2.- Arbizuko zabortegian industria hondakin ez arriskutsuak botatzeko 2017ko prezio publikoak arautzen dituena.
3.- Ordenantza fiskala agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.
4.- Hezkuntza, kultura, kirola eta gizarte arloaren inguruan Mankomunitateak antolatutako jardueren prezio publikoen gaineko araua.
5.- Ordenantza fiskala, ur horniduraren eta uraren ziklo integralaren gainekoa.
Aurrekontu aldaketa bat ere onartua izan zen, hain zuzen ere,13 zenbakidun aurrekontua, kreditu-transferentzia bat. “HHS behin behineko langileak” aurrekontua 70.000 eurotan handitzeko transferentzia beharrezkoa denez, “Canon regulación embalse de Urdalur” aurrekontutik transferituko da.