Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Altsasun eta Etxarri Aranatzen, latak eta botilak bueltatzeak saria izango du!

Datozen asteetan Nafarroa zeharkatuko duen “Nafarroa, itzultzearen alde” kanpainak pertsona bakoitzari 10 zentimo itzuliko dizkion itzultzen duen lata eta botila bakoitzarengatik, uztailaren 4 eta 5ean Altsasu eta Etxarri Aranatzera iritsiko da.

Altsasu eta Etxarri Aranatzeko herritarrek haien edarien ontziak itzuli ahal izango dituzte eta bakoitzarengatik 10 zentimo jaso, “Nafarroa, itzultzearen alde” kanpainari esker.

Izan ere, nafarrek haien edarien ontziak erosi dituzten dendara itzuli ahal izango dituztenean, ez da lata eta botilarik galduko eta denak birziklatu eta berrerabili egingo dira ekonomia zirkularraren modeloari esker. Horrela, Nafarroako Foru Komunitateak  iraunkortasun, berrerabiltze eta birziklatze eredu izaten jarraituko du.

Greenpeace, Ekologistak Martxan, Traperos de Emaús, la Compañía de las 3 erres, Acción Clima, Recircula eta Retorna elkarteek datozen asteetan Nafarroa zeharkatuko duen “Nafarroa, itzultzearen alde” kanpaina jarri dute martxan. Sakanan bi geldialdi izango ditu: uztailaren 4ean, asteazkena, Altsasuko Iortia Zabalgunean izango da eta uztailaren 5ean, osteguna, Etxarri Aranatzeko Herriko plazan.

Andoni Romeok, Traperos de Emauseko ordezkariak, “Nafarroako Hondakin legea onartu berri denean, ekonomia zirkularraren sektoreak eta hainbat elkarte ekologistek prozesu hau lagundu nahi dute, Nafarroa iraunkortasunarekin konprometituta dagoen lurralde bat dela erakutsiz” nabarmendu du.

Nafarroa beti izan da aitzindaria birziklatze kontuetan eta lege hau onartuz, gai honetan erreferente izateko nahia eta konpromisoa argi utzi du” dio Eusebio Martinez de la Casak, Recircularen sortzaileak.

Itzultze Sistema hau munduko 40 zonaldeetan dago martxan (Alemania, Eskandinabia, Kalifornia edo Australia kasu) eta edari ontzien %99a berreskuratzea lortzen dute, inguruan, baso edota itsasoetan galdu daitezen ekidinez. “Mundu osoko biztanleriaren %80ak baino gehiagok begi onekin ikusten du ontziak dendara itzultzearen ekintza. Eta Nafarroan berdina gertatuko da. Erreferentea izan den eta gaur egun ere hala den eskualde bat da, eta bultzatu nahi dituen neurri hauekin, izaten jarraituko duena” azaltzen du Miquel Rosetik, Retornako zuzendariak.

Azkeneko hilabeteetan, Europa sistema honen aldeko apustua egiten ari da, ontzi gehienek zabortegietan edo kaleetan bukatu ohi baitute.