Hondakinen kudeaketarako elkarlanerako borondatea Kontseilariaren aldetik

September 10, 2015

Isabel Elizalde Landa Garapeneneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari berria Altsasun izan da aste honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoak zuzendu eta Sakanako Mankomunitateak, Garapen Agentziak, Kerabi eta Vermican enpresek, Ramon Plana maisu konpostatzaileak antolatutako Udako Ikastaroen hasiera ekitaldian. Bertan, hondakinen sorrera saihestu behar dugula eta hauen berrerabilgarritasuna sustatu behar dela, eta hau gutxi batzuen lana izan ordez, askorena dela adierazi du.

Ondoren, Etxarrin egindako bilkuran elkarlanerako borondatea bultzatzeko asmoa erakutsi dio Sakanan atez ateko hondakin bilketa sistema ezarrita duten herrietako alkateen ordezkaritzari. Elizaldek berretsi du hondakinen kudeaketa eta tratamendua udalen eta mankomunitateen eskumenekoak direla, eta erabateko errespetua adierazi dio Sakanako Mankomunitateari sistema berriaren inplementazio dela eta.

Bestalde, Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratuaren berrikusketaz hitz egin dute, eta eremu horren barnean hondakinak kudeatzeko ezarri diren sistema guztiak aztertu beharraz. Europako Zuzentarauak ezartzen dituen helburuak bete beharraz ere hitz egin dute, eta baita ere, ahalik eta errefusa gutxien sortzen duten sistemen alde lan egin beharraz. Hondakin organikoaren tratamenduaz ere mintzatu dira, eta Sakanak horretarako ezarriak dituen konpost-etxola komunitarioez.

Amaitzeko, gaurko bileran elkarren arteko komunikazioa eta elkarlana sendotzea adostu dute Departamentuak, Sakanako Mankomuniteak , eta atez ateko sistema ezarria duten herriek.

Departamenduaren prentsa oharra.

kar. Sakandarrak eta Isabel elizalde kontseilaria

Argazkian, ezkerretik eskuinera; Gurutze Rodrigez, Olaztiko alkatea, Ainara Aiestaran, Uharte Arakilgo alkatea, Eneka Maiz, Etxarri Aranazko alkatea, Isabel Elizalde, eta Aitor Karasatorre, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera