Hondakinen kudeaketari buruzko udako ikastaroa Altsasun

July 31, 2015

Sakanako Mankomunitateak lagunduta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak “Ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukera sozioekonomikoak eta ingurugirokoak hondakinen kudeaketari eta materia organikoari aplikatuta” udako ikastaroa antolatu du Altsasun.

Irailaren 8an eta 9an garatuko den ikastaroan Italiako, Kataluniako, Galiziako eta Nafarroako hondakin kudeaketa desberdinak ezagutuko dira, hauen garapena, arrakasta eta izan duten eragina ere aztertuko dute. Hondakinen kudeaketak eskaintzen dituen ingurumen eta sozioekonomia aukerak ere aztertuko dira. Ikastaroa erakundeetako arduradun eta teknikoei, enpresei eta langabetuei zuzendua dago.

Egitaraua
Irailak 8
9:00etan Jardunaldien aurkezpena. Valorg proiektuaren aurkezpena.
9:30ean Sarrera: ekonomia zirkularra, aukeren sortzea. Hizlaria: Ignasi Puig, EnT Environment and Management.
11:30ean Esperientzien aurkezpena:
Emausko Traperoak (Jose Mari Garcia)
Compostela Inserta konpostatze planta-eskola (Ramon Plana, hondakin
organikoen tratamenduan kontsultorea).
La Fageda, inguruko ingurumen, ekonomia eta sozialen faktoreetan oinarritutako granja baten kudeaketa (Belen Puyuelo, Beta zentro teknologikoa, Uvic)
Sakanako tokiko esperientziak (ekolo, paletak, hiri-baratzak).
14:00etatik 16:00etara Bazkaria.
16:00etatik 19:00etara Inguruko ereduetara bisita:
Emausko Traperoak (Iruña).
Varazdin fundazioa, Zentzumenen parkea eta aviconpost.

Irailak 9
9:00etan Sarrera: ekonomia zirkularrera hurbiltzen aitzindaria: Lorearen esperientzia, 80ko hamarkada. Hizlaria: Alfonso del Val, ingurumen kontsultorea.
9:30ean Hiri hondakinen kudeaketa beste tokietan: …-tik zer ikasi dezakegu?
Katalunia. Francesc Giro, Kataluniako Hondakinen Agentzia.
11:30ean Segida:
Italia. Michele Giavini, CIC, Italiako konpostatzaileen elkartea.
Galizia. Piñorko Udala. Fraga Civeira, alkatea.
14:00etatik 16:00etara Bazkaria.
16:00etatik 19:00etara Mahai-ingurua: Eta Nafarroan zer egin dezakegu?

Ikastaroak 30 euro balio ditu, Sakanako langabetuek dohainik joateko aukera dute, informazio gehiago hemen eta izen emateko cursosdeverano@navarra.es e-posta erabili daiteke.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera