Aurten berriz ere Ikastetxe arteko Herri Kirol topaketa aurkeztera gatozkizue. Froga konbinatua landuko da: txingak, zaku lasterketa, koxkolak, giza-plaza eta sokatira. Partaideak Sakanako ikastetxe guztietako L-H.ko 6. mailako ikasleak izango dira. Aurretik, Kañamares anaiak trontza eta aizkora erakustaldia egingo dute. Maiatzaren 6an, asteazkena, goizeko 10:00etan hasiko daIrurtzungo kiroldegian. Ez da sailkapenik izanen, parte-hartzea eta jai giroa bultzatuko da eta umeak nahastuta ariko dira. Guztira 168 partaide izango dira eta 17 irakasle laguntzen.