Merkataritza euskaraz. Produktu eta zerbitzuen gida

urtarrila 21, 2018

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak MERKATARITZA EUSKARAZ kanpaina du martxan. Kanpainaren helburua Sakanako denda, zerbitzu, taberna eta jatetxetan euskaren erabilera eta presentzia handitzea da (kartelak, errotuluak, webgunean…).

Horretan laguntzeko asmoz, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak zenbait produktu eta zerbitzu eskaintzen dizkie dohainik Sakanako merkatari eta ostalariei. Berriki zerbitzu eta produktuen gida eguneratu da. 500 ale banatu dira Sakanako establezimenduen artean.

Produktuak eta zerbitzuak eskatzeko Euskara Zerbitzura jo behar dute (948 464 840 edo euskara2@sakana-mank.eus).

Euskararen balio erantsia

Sakanako biztanleen %40 euskaraz hitz egiteko gai da, eta zenbait herritan %60-70etik gora dira euskaldunak. Gainera, belaunaldi berriak euskaldunak dira. Horregatik, zerbitzuan euskara erabiltzera animatzen ditugu merkatari eta ostalariei. Keinu horrek gertutasuna emanen dio bezeroari.

Gizarte erabileraren garrantzia

Euskara hizkuntza bizia da, baina gizartean presentzia mugatua duena (ez baita gaztelania bezala, ezagutza unibertsalekoa; eta ez baitago gaztelania bezain hedaturik gizartean). Azken hamarkadetan euskararen ezagutzak gora egin du Sakanan. Orain gure erronka igoera hori erabilerara ekartzea da, gizarte erabilera hizkuntza baten bizitasunaren seinalea baita.

Horretarako gizartean euskara erabiltzeko espazioak eta aukerak ugaldu behar dira. Hain zuzen, establezimendu komertzialak eta ostalaritza gizarte bizitzako espazio garrantzitsuak dira. Horregatik guztiagatik, Sakanako merkatari eta ostalariei, ahal duten neurrian, haien establezimenduetan euskara erabiltzeko deia egiten zaie.

Mank-Merkataritza gida EUSK


<< atzera