Mankomunitateak ontzi arinak biltzeko kamioi berria erosi du. 168.070 €-koa kostua izan du, hauetatik 117.650 € Nafar Gobernuko Hondakin Funtsaren diruz lagunduta.
Sakanan bildutako ontzi arinen kopuruak nabarmen egin du gora azken urteotan (2020 eta 2024 artean %17ko igoera), eta honen ondorioz hainbat aldaketa egin dira bilketa ibilbideetan.
2024an esleitu zen kamioia erosteko kontratuaamioia erosteko kontratua 2024an lizitatu zen eta Talleres Cobos enpresari esleitu zitzaion.
Hemen ontziei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu: nola sailkatzen diren, nora eramaten diren eta zer egiten den horiekin.