Sakanako kirolari hoberenen aukeraketa 2019-2020

martxoa 15, 2019

  1. Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak ondoko Aipamen eta Sariak banatuko ditu (proposamenak 2019 eta 2020an zehar egin daitezke eta bi urterik behin emango dira sariak):
    • 2019-2020ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 35 urte baino gehiago. Gizonezkoen kategoria.
    • 2019-2020ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 35 urte baino gehiago. Emakumezkoen kategoria.
    • 2019-2020ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gehiago. Gizonezkoen kategoria.
    • 2019-2020ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gehiago. Emakumezkoen kategoria.
    • 2019-2020ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gutxiago. Gizonezkoen kategoria.
    • 2019-2020ko SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENARI, 18 urte baino gutxiago. Emakumezkoen kategoria.
    • 2019-2020ko KIROL TALDERIK HOBERENARI.
    • 2019-2020ko EUSKARA GEHIEN BULTZATU DUEN TALDEARI.
    • Epai-Mahaiak, hala erabakitzen badu, bi AIPAMEN BEREZI eman ditzake.
  2. Kirol Elkarte, Entitate, Ikastetxe eta Edozein pertsonek, aipatutako sarientzako proposamenak egin ditzakete. Proposamen hauek 2020ko azaroaren 20ean, eguerdiko 12:00ak baino lehen, jasoko dira ondoko lekuetan: Irurtzunen, Kultur Etxea, Lakuntzan Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuan, Altsasun, Kirol zerbitzua,    hautagaien curriculuma gaineratuz.
  3. Epai-Mahai kideek ere, bilera hasi aurretik, kandidatuak proposa ditzakete.
  4. Epai-Mahaiaren erabakiak aho-batez edo gehiengoz egingo dira.
  5. Lehiaketa honetan sotzen diren arazo guztietaz Epai-Mahaiak erabakiko du.
  6. Zalantzaren bat baldin baduzu edo informazio gehiago: 948- 464866  // kirolak@sakana-mank.eus
Orrialde hau bete eta aukeratu zure kirolaririk onenak.

<< atzera