SURF IKASTAROA FAMILIAN EKAINAREN 19AN ETA 20AN
18 urtetik gorako pertsonei eta familiei zuzendutako hastapen ikastaroa. Familia bakoitza adingabearen arduraduna da. (Adingabea pertsona heldu baten erantzukizunpean badoa, amaren, aitaren eta arduradunaren baimena beharko da, eta baimena ematen duen pertsonak ere sinatu beharko du)
1.5 orduko ikastaroa, ordutegia azken astean zehaztuko da (mareen arabera)
Izena emateak: ekainaren 10a baino lehen, edo dauden plazak bete arte Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan: 948464866 edo kirolak@sakana-mak.eus
Kuota: 40 €(10 €autobus zerbitzuarenak dira. Surfa egiteko behar den guztia hartzen du: begiraleak, taulak, neoprenoak, dutxak, asegurua)
Diru sarrera egin beharreko kontua: 30350116931160003328 – Euskadiko Kutxa
Bidaiak: autobusa Ziordiatik ateratzen da eta herri bakoitzeko parte-hartzaileak biltzen ditu
FUTBOL CAMPUSA DANTZALEKUN – ALTSASU
Uztailaren 1, 2, 5, 6 eta 7a. 2009-2010-2011 ikasturtean jaiotakoak.
Uztailaren 8, 9, 12, 13 eta 14a. 2006-2007-2008 urteetan jaiotakoak.
Beharrezkoa izanez gero, txanda gehiago antolatuko dira.
Ordutegia: 10: 00-13: 00
Plazak: Gutxienez 14 parte-hartzaile eta gehienez 25 astero, plazak izen-emate ordenaren arabera beteko dira (tokia erreserbatzeko ordainagiria aurkeztu behar da Mankomunitatean bi egunen buruan), Behar izatekotan itxaron zerrenda bat egingo da. Emakumezkoen taldea ateratzen bada, ez dira gizonezkoekin nahastuko; bestela, bost plaza gordeko dira.
Kuota 35 €
Izena ematea: maiatzaren 26a baino lehen, edo dauden plazak bete arte Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan: 948464866 edo kirolak@sakana-mak.eus
TRIATLOI CAMPUSA ZELANDI KIROLGUNEAN – ALTSASU
Uztailaren 15etik 28ra. Astelehenetik ostiralera.
8 eta 16 urte bitartekoentzat.
Ordutegia: 10 ’00 – 12′ 30
Kuota 40 €
Izena ematea: maiatzaren 26a baino lehen, edo dauden plazak bete arte Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan: 948464866 edo kirolak@sakana-mak.eus
ERRUGBI CAMPUSA UHARTE ARAKILEN
Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra. Astelehenetik ostiralera, 10: 30etik 13: 30era
8 eta 16 urte bitartekoentzat.
Metodologia: batez ere egokitutako errugbi zinta landuko dugu eta teoria eta praktika uztartuko ditugu.
Bidaiak: parte-hartzaile bakoitzak bere bidaiak antolatuko ditu.
Izena ematea: maiatzaren 26a baino lehen, edo dauden plazak bete arte Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan: 948464866 edo kirolak@sakana-mak.eus
Kuota: 35 €-ko kuota. 30350116931160003328 – Euskadiko Kutxa
OHARRAK
Ikastaroak euskaraz dira; parte-hartzaileak zerbait ulertzen ez badu, informazioa gaztelaniaz emango zaio.
Covid 19 dela eta, unean uneko araudiak ezartzen dituen neurriak hartuko dira.