XXII. Sakanako bizikleta eguna 2015

September 15, 2015

Hemen da 22. urtez Sakanako bizikleta eguna, irailaren 27an izanen da. Aurtengoan goizeko 9:00etan Ziordian hasi eta Irurtzunen bukatuko da, urtero bezala, atsedenaldia Lakuntzan eginen da. Guztira 41,3 kilometro eginen dira eta 10 urtetik gorako pertsonentzat pentsatua dago.

Partaideak biltzeko autobusa eta bizikletak eramateko kamioiak herrietako autobus geltokietatik pasako dira. 8:00etan aterako dira autobusak, Irurtzun, Arbizu eta Bakaikutik eta herriz herri pasako dira Ziordia aldera. Altsasukoa 8:15etan aterako da eta Olatzagutian ere geldituko da.

Mendiko bizikleta, kaskoa eta gosaria eraman behar dira eta izen eman beharra dago irailaren 21a baino lehen Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan kirolak@sakana-mank.com, 948464866 telefonoan edo webgunean.

Arauak eta jakinarazpenak:
Ibilaldi ez lehiakorra da eta izenik eman gabe ezin da parte hartu.
Kaskoa derrigorrezkoa da.
Segurtasun neurriengatik partaide guztiek antolakuntzak erakutsitako ibilbidea jarraitu behar dute.
Gomendagarria da bizikleta doitzea martxa hasi aurretik.
DYA, Polizia Forala, mekanikoa eta autobusa joanen dira martxaren atzetik edozein behar sortu ezkero.

cartel txirrin 2015

Sare sozialetara gehitu

<< atzera