Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2021eko Etxepare saria Amaia Egidazu egileak irabazi du “Dorotea” albumarekin

Natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen ditu Amaia Egidazuren “Dorotea” albumak: hona hemen amatxi, bakardadean, eguneroko deserotasunen eta eragozpenen aurrean, ausart, konponbide bila. Testuaren aldetik, paralelismoak, segidak, errimak eskaintzen dizkigu, oihartzuna landuz, josta gaitezen; ilustrazioaren aldetik, bihurrikeria, konplizitate dotorea, iradokizuna…

Zurrumurruen kontrako Ipuin Laburren lehiaketa

Zurrumurruen kontrako Ipuin Laburren lehiaketa

Sakanako Mankomunitatearen ANITZARTEAN Kulturartekotasun zerbitzuak, Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren II.Lehiaketa antolatu du. Berdintasuna, aniztasuna, errespetua eta diskriminazio eza baloreak bultzatuko dituen istorio bat sortzera gonbidatzen ditugu sakandarrak. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da. Zurrumurruen kontrako ipuin laburren lehiaketako oinarriak osorik…