Albisteak

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2021eko Etxepare saria Amaia Egidazu egileak irabazi du “Dorotea” albumarekin

Natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen ditu Amaia Egidazuren “Dorotea” albumak: hona hemen amatxi, bakardadean, eguneroko deserotasunen eta eragozpenen aurrean, ausart, konponbide bila. Testuaren aldetik, paralelismoak, segidak, errimak eskaintzen dizkigu, oihartzuna landuz, josta gaitezen; ilustrazioaren aldetik, bihurrikeria, konplizitate dotorea, iradokizuna…

Sakanako Harrera Mahaiaren agerpena

2021eko ekainak 8an Sakanako Harrera Mahaia elkartu da Arruazuko Udalean. Bertan izan dira David Oroz, Sakanako Mankomunitateko Lehendakaria; Bego Cestau, Anitzartean Zerebitzuko Teknikaria; Nafarroako Gobernuko Migrazio saileko ordezkariak; doia Saralegi, AYLLU zerbitzuko zuzendaria eta Virjinia Eraso Karibu zerbitzuko zuzendaria. Herriko kioskoan, Ongi-etorri 12 hizkuntzetan…

Euskaraldiari buruzko “Biziprest” dokumentala Altsasun

Ekainaren 9an, 18:30ean, Altsasuko Gure Etxean Biziprest; gehiago gara dokumentala eskainiko da. Honek, 2020ko Euskaraldiaren haritik eta lau nafarren bizipenak ardatz harturik, Nafarroan euskarak pizten dituen sentimenduen irakurketa bat iradokitzen du. Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonen ahotik eraikitako errelatua da: euskara…

#liburuklika udako kanpaina, irakurri eta elkarbanatu

#liburuklika udako kanpaina, irakurri eta elkarbanatu

   Nafarroako hainbat euskara zerbitzuk, tartean Sakanakoak, Liburu-klika udako kanpaina abiatu dute. Besteak, beste, proposamenaren xede nagusia euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea eta gazte zein helduek egunerokoan ohikoak dituzten komunikazio-kanalak euskarazko irakurzaletasunaren mesedetan erabiltzea dira. Kanpainak hiru urrats ditu…

”Berria zabalik” Sakanako tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpaina

“Berria zabalik” Sakanako tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpaina

Berriak BERRIA ZABALIK kanpaina abiatuko du Sakanan bailarako merkatari txiki eta ostalarien jarduna biziberritzeko. Egin ahal horretan, lagun izango ditu Sakanako Mankomunitatea eta Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea. Maiatzaren 31etik ekainaren 8ra, kanpainan parte hartu nahi duten merkatari eta…

Zurrumurruen kontrako Ipuin Laburren lehiaketa

Zurrumurruen kontrako Ipuin Laburren lehiaketa

Sakanako Mankomunitatearen ANITZARTEAN Kulturartekotasun zerbitzuak, Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren II.Lehiaketa antolatu du. Berdintasuna, aniztasuna, errespetua eta diskriminazio eza baloreak bultzatuko dituen istorio bat sortzera gonbidatzen ditugu sakandarrak. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da. Zurrumurruen kontrako ipuin laburren lehiaketako oinarriak osorik…

Sakanako mintzakidek antolatutako lehiaketa: Zein da Sakanako zure txokorik politena edo gustukoen duzuna?

Sakanako Mintzakidek Sakanako tokirik polit edo atseginena aukeratzeko lehiaketa antolatu du Mintzakidek. Lehiaketan parte hartzeko ez da behar Mintzakideko kide izatea; euskaraz hitz egiteko gai den edozeinek parte hartu dezake. Parte-hartzea erraza da: Gogoko leku horretara joan eta bideo labur…