Euskara

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
Zinema euskaraz  Iortia kultur gunean

Zinema euskaraz Iortia kultur gunean

Nafarroako Gobernuak, Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateak elkarlanean eskainiko dituzten emanaldiak: NESKATOAK Azaroak 25 (ostiralarekin) 21:45ean Azaroak 27 (igandearekin) 20:00etan Jon Abril beratarrak 1940etik 1970era bitarteko urteetan frankismotik ihesi Frantziara neskame joan ziren emakumeen esperientzia kontatzen digu dokumental honetan. Kasu…

Hemen da Euskarazko Produktuen Katalogo berria

Hemen da Euskarazko Produktuen Katalogo berria

Hemen dugu, hemeretzigarren urtez jarraian, Euskarazko Produktuen Katalogoa. Nafarroako Euskara Zerbitzuek helburu nagusi batekin sortu zuten Katalogoa, euskarazko produktuen eskaintzaren berri ematea. Aurten, katalogoa “erdibitu” egin da: 0-12 urtekoei zuzendutako produktuak ageri dira batetik eta 12-16 urte bitartekoendako produktuak bestetik.…

Aisialdiko begiraleen lan-poltsa

Aisialdiko begiraleen lan-poltsa

Gutxieneko baldintzak: – Euskaraz jakitea, ahoz nahiz idatziz. C1 egiaztatu beharko da. – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo horren baliokidea. Kontuan izango da: – Gidatzeko baimena eta autoa izatea. – Aisialdiko begirale titulua. Harremanetan jartzeko modua: interesa dutenek beren curriculuma…

Kontu kontari hitzaldi-lantegia

Kontu kontari hitzaldi-lantegia

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Yolanda Arrieta idazleak Kontu kontari, zer egin liburuekin? hitzaldi lantegia eskainiko du urriaren 1ean, 10:00etatik 13:00etara, Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan. Hitzaldia guraso, zaintzaile, irakasle, irakasle-gai, monitore eta liburutegiko arduradunendako egokia da. Umeekin liburuak irakurtzean nola jardun…

Argi dago! EUSKARA

Argi dago! EUSKARA

Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako Euskara Zerbitzuek abian jarri dute helduak euskalduntzeko 2016-2017 kanpaina. “Argi dago” izenburu izanik, aurtengo kanpainan telebista lehiaketa bat agertzen da, eta bertan parte hartzen dutenek hitz batzuk asmatu behar dituzte, euskarari hertsiki lotuak guztiak: gozamena, hurbiltasuna,…

Sakanako hotsak Berriaren alde

Sakanako hotsak Berriaren alde

Sakanako Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak elkarlanean antolatzen duten laugarren ekitaldia da hau, baina aurten Sakanako hotsak izanen dira protagonista, izan ere, Sakanako musikariek kontzertu akustikoa eskainiko dute: Hesian, Tximeleta, Hi debei, Lur Larraza eta Luis Kintana, 4nek… eta…