Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SAKANAKO BERTSO ESKOLETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Irailaren 5etik 30era bitartean www.bertsozale.eus webgunearen bidez izena emateko aukera egonen da Altsasuko, Etxarriko, Irurtzun eta Lakuntzako taldeetan.

  • Altsasu (LH5-DBH3). Ostiralak, 16:00-17:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre.
  • Altsasu (DBH4-Batxilergoa). Asteazkenak, 17:00-18:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre.

 

  • Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Ostiralak, 17:30-18:30*, Maisu-maistren etxea. Irakaslea: Saats Karasatorre.

  • Lakuntza (LH4-DBH1). Asteazkenak, 18:30-19:30, Lakuntzako eskolan. Irakaslea: Saats Karasatorre.

  • Irurtzun (LH5-DBH1). Astelehenak, 17:00-18:00, Kultur Etxean. Irakaslea: Aitor Irastortza.

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen ematea telematikoki egin beharko da webguneko formularioa betez irailaren 4tik 30era bitarteko epean. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta (denontzako egokia den egunik/ordurik bilatu ezean, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea). Eskolak urriaren 9ko astean abiatuko dira.

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez.

Hauek dira 2023/2024 ikasturteko matrikula prezioak.

  • Haurrak: 80€ (Ikasturte osoa)
  • Helduak: 140€ (Ikasturte osoa)

 

Izen ematearekin lotutako kontuetarako: