Aurtengo kanpainak indarkeria matxista digitalaren eragina jartzen du erdigunean. Sareetan gertatzen diren erasoak, hala nola ziberjazarpena, kontrol digitala, irudi intimoen zabalkunde baimenik gabea edo irudien manipulazioa, ez dira jarduera birtual hutsak. Eragin zuzena dute emakume askoren segurtasunean, osasunean eta eguneroko parte hartzean.
Indarkeria mota honek askotan isilarazten ditu emakume gazteak eta eremu publikoan duten presentzia mugatzen du. Hori dela eta, kanpainak gogorarazten du ingurune digitalen erabilera arduratsua eta errespetuzkoa sustatzeko beharra, bai eta eraso horiek gaitzesteko konpromiso soziala sendotzekoa ere.
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako egunean, kanpainak begirada jartzen du eraso digitalen dimentsio erreal eta ukigarri horretan, eta ikusarazten du egungo egoera honek duen premia soziala.
