Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Desfibriladore ikastaroa eskainiko da Lakuntzan irailaren 4an

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuak desfibriladorea erabiltzeko prestakuntza ikastaro praktikoa antolatu dute Lakuntzan, irailaren 4an. Ikastaroa doakoa da, eta parte hartzeko, aurretik ordu bateko online saio bat egin beharko da. Saio hori ezinbestekoa da ikastaro presentzialean parte hartzeko.

Formakuntza hau kirol jardueretan presentzia fisikoa duten lanbideetako profesionalentzat da, eta bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean lehen esku-hartzea emateko prest egon daitezen du helburu. Hartzaile nagusiak hauek dira: kirol monitoreak, entrenatzaileak, kirol-zuzendariak eta prestatzaile fisikoak.

Ikastaroa Sakanako Mankomunitatean egingo da, Lakuntzan, 16:30etik 19:30era bitartean. Gehienez 27 plaza eskainiko dira, eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da.

Izena emateko epea abuztuaren 29an amaituko da. Interesdunek 683 343 854 telefonora deitu edo kirolak@sakana-mank.eus helbidera idatzi beharko dute.

Ekimen hau Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuak antolatu dute, eta Sakanako Mankomunitatea da laguntzailea.