Sakanako Mankomunitatetik, jarduera fisikoa eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko lanean jarraitzen dugu. Ildo horretan, baliabide interesgarri bat partekatu nahi dugu: SEEDO-GO!, Espainiako Obesitatea Aztertzeko Elkartearen (SEEDO) plataforma digitala, bizitza aktiboago baterako laguntza-tresna moduan sortua.
Plataformak 29 indar-ariketa bideo biltzen ditu, pisu-gehiegia edo obesitatea duten pertsonentzat bereziki diseinatuak. Edukiak SEEDOren Jarduera Fisiko eta Obesitate Lantaldeak prestatu ditu, eta helburu hau dute: ariketa fisikoa modu seguruan, erraz eta eraginkorrean egiteko aukerak eskaintzea, eguneroko osasuna eta ongizatea hobetzeko.

Ariketak oinarrizko eta aurreratu mailatan antolatuta daude; gorputz-osoa lantzeko zein goiko eta beheko gorputz-ataletarako proposamenak daude. Bideoez gain, ariketa-fitxak PDF formatuan daude eskuragarri, helburuak, iraupena, exekuzio egokia eta beharrezko materiala zehaztuta.
SEEDO-GO! plataforma doakoa eta sarbide irekikoa da, eta profesionalen bermea du (medikuntza, nutrizioa eta jarduera fisiko-esparruko adituak). Helburua argia da: “mugitzea, hobeto bizitzeko”, pisua galtzea helburu nagusi bihurtu gabe.
Informazio gehiago eta bideoak ikusteko:
SEEDO-GO! plataforma: https://www.seedo.es/index.php/seedo-go