Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Triatloi Kampusa antolatu du uda honetarako, 8 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Jarduera uztailaren 1etik 15era egingo da, astelehenetik ostiralera, Arbizuko kiroldegian.
Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza modu praktiko eta ludikoan
Saioak goizez izango dira, 10:00etatik 12:30era, eta Maalen Beraza Etxarri izango da monitorea. Kanpusean atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza landuko dira, teoria eta praktika uztartuz eta, batez ere, jolasen bidez ikastea sustatuz. Jarduera euskaraz izango da, beharrezkoa den kasuetan, azalpenak gaztelaniaz ere emango dira.
Uztailaren 18an, gainera, Sakanako Triatloia egingo da Altsasun, eta parte-hartzaileek triatloiaren inguruko esperientzia osatu ahal izango dute.
Izen-ematea ekainaren 16ra arte, edo 25 plazak bete arte.
Izena emateko, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan: 948 464 866 telefonoan edo kirolak@sakana-mank.eus helbidean.
Prezioa 50 eurokoa da.
Ordainketa Euskadiko Kutxako kontu honetan egin behar da:
ES48 3035 0116 98 1160700362.
Ordainketa egitean, partaidearen izen-abizenak adierazi beharko dira agirian. Bidaiak parte-hartzaile bakoitzak bere kabuz antolatu beharko ditu.