Sakanako Mankomunitateko Anitzartean, Berdintasuna, Euskara eta Kirol zerbitzuek Zumaiara egun osoko irteera antolatu dute ekainaren 6rako, Emakumeentzako Kirol Topaketen ikasturte bukaera ospatzeko.
Irteera Sakanako jatorri anitzeko emakumeei zuzenduta dago, Emakumeak Kirolean Lagun programaren barruan. Ikasturtean zehar yoga hormonala, dantza integrala eta emakumeen Chi Kung-a landu dira, eta aurten, lehen aldiz, kostaldera egingo da ikasturte amaierako irteera.
Eguneko egitarauan “Euskararen enigmak” bisita gidatua egingo da, euskara eta euskal
kulturaren bitxikeriak ezagutzeko. Horrez gain, jarduerak egingo dira Itzurun hondartzan.
Irteera ekainaren 6an izango da. Autobusa 9:00etan aterako da Sakanatik, eta itzulera 17:00etan egingo da Zumaiatik. Joan-etorria autobusez izango da, Sakanako herrietan geldialdiekin. Jarduera doakoa da.
Parte-hartzaile bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du, eta nahi izanez gero, hondartzarako arropa ere eramatea gomendatzen da.
Plazak mugatuak dira. Lehentasuna izango dute ikasturtean zehar antolatutako jardueretan parte hartu duten emakumeek, eta beharrezkoa bada, zozketa egingo da.
Izen-ematea maiatzaren 27ra arte egin daiteke:
anitzartean@sakana-mank.eus / 648 07 07 10
euskara2@sakana-mank.eus / 948 46 48 40